Txingudiko pentsiodunak ere Donostiako manifestazioan izango dira |
Escrito por Administrator |
Jueves, 03 de Mayo de 2018 11:19 |
Noticia publicada en Angula Berria.info,el miércoles día 2 de Mayo de 2018. Txingudiko pentsiodunak ere Donostiako manifestazioan izango dira By ZKA 2 / Mai / 2018
Non:
Hotel Londres, Donostia
Data:
Larunbata, Maiatza 5, 2018 - 17:30
TXINGUDIKO Pensiodunen Mugimenduak.- Apirilaren 30ean Irunen egindako elkarretaratzearen eta Hondarribiko manifestaldiaren ondoren, eskualdeko pentsiodunek deitzen diegu Bidasoko herritar guztiei: pentsiodunei, lanean dihardutenei, emakumeei, gazteei… datorren larunbatean, maiatzaren 5ean egingo den manifestaldira. Kontxaren aurrean dagoen Londres Hoteletik irtengo da 17:30ean
.
Irundik, Colon ibilbideko geltokitik 16:07an ateratzen den topoan joango gara. Hondarribitik autobusez eta beste garraio batzuez joango dira. Donostian elkartuko gara geure pankartarekin atera ahal izateko.
|