Txingudiko Pentsiodunak ere Donostiako Manifestazioan izando dira Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 03-(e)an 11:23etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 2 de Mayo de 2018.

TXINGUDIKO PENTSIODUNAK ERE DONOSTIAKO MANIFESTAZIOAN IZANGO DIRA

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako elkarretaratze baten irudia.
Joan den asteleheneko elkarretaratzearen ondoren, Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua plataformak Donostiako manifestazioari atxikitzea erabaki du. Larunbatean izango da (hilak 5), 17:30ean, Londres Hoteletik abiatuta.
Eskualdeko pentsiodunek ondorengo hiru aldarrikapen nagusiak oihukatuko dituzte Donostiako kaleetan zehar: erosteko ahalmena legez bermatzea, pobreziaren mugaren azpiko pentsioen kontra (1.080€) eta pentsioen sistema publikoaren defentsaren alde.
Manifestaziora joateko, Irungo Colon pasealekuko topo geltokian elkartzeko deialdia zabaldu dute irundarren artean, 16:07an aterako den trena hartzeko.