Larunbateko Manifestaziaori Jarraipena eman diote Irunen Imprimir
Escrito por Administrator   
Martes, 08 de Mayo de 2018 11:10

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 7 de Mayo de 2018.

LARUNBATEKO MANIFESTAZIOARI JARRAIPENA EMAN DIOTE IRUNEN

Gaurko elkarretaratzearen irudia.
Larunbatean Donostian Gipuzkoako pentsiodunek egindako manifestazio erraldoiarekin jarraitu nahi izan dute gaur Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideek. Enegarrenez, San Juan plazan ehunka pentsiodun elkartu dira; azken bost hilabeteotako mobilizazioekin jarraitzeko prest daudela argi eta garbi utzi dute.
Beste behin, %0,25eko igoera salatu dute eta orain arteko galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea eta etorkizuneko pentsioak bizitzaren kostuaren arabera aktualizatzea exijitu dute. Joan den asteko mobilizazioa “oso garrantzitsua” izan zela nabarmendu dute, eta orain arteko mobilizazioekin aurrera pausuak ematen ari direla. Hala ere, astelehenero elkartzeko asmoa adierazi dute, pentsio duinak izan arte borrokarekin jarraituko dutela.

Jendetza elkartu da beste behin San Juan plazan.