40 Proiektu Sozial eta Eraldatzaile Identifikatu dituzte Eskualdean Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 16 de Mayo de 2018 11:15

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el martes día 15 de Mayo de 2018.

40 PROIEKTU SOZIAL ETA ERALDATZAILE IDENTIFIKATU DITUZTE ESKUALDEAN

Joan larunbateko jardunaldiaren irudia.
Joan den larunbatean (hilak 12), Bidasoko Ekonomia Sozial Eraldatzailearen (ESE) inguruko lehen jardunaldia egin zuten. Olatukoop-ek gidatutako jardunaldia izan zen, eta bertan, eskualdeko ESE baitan lan egiten duten enpresa edota proiektuak identifikatu zituzten.
Jardunaldiari ondorengo bi helburuekin ekin zioten: Eskualdean ESE-ren baitan jasotzen diren printzipioen baitan (barne demokrazia, erantzunkidetasun soziala eta erantzunkidetasun ekologikoa) existitzen diren enpresa/proiektu ekonomikoen identifikazioa egitea eta eskualdean ekonomia egiteko modu honekin era batera edo bestera bat egiten duten enpresen artean, harremanak indartzea.
Hala, orotara, 40 enpresa inguru identifikatu dituzte Bidasoan eta horietako 25ekin sakoneko elkarrizketa eta ebaluazio txostenak egin dituzte (ekainetik aurrera Batura ESE-mapa interaktiboak txertatzeko asmoa dute). Lehen jardunaldiaren balorazio “gazi-gozoa” egin dute antolatzaileek. Parte hartzea “nahiko eskasa” izan arren, “potentzia badagoela” ondorioztatu dute.
Enpresa kopuru eta bolumen ekonomiko esanguratsua, jarduera oso anitz eta osagarriak eta printzipio etiko oso errotuak dauzkaten enpresa/proiektuak dira. Hori da larunbatetik ondorioztatu dutena. “Eremu bezala lan eginez, inter-kooperatuz enpresa bakoitza indartzeko harreman eta laguntza sare oso potenteak sortu daitezke”, adierazi dute jardunaldietako antolatzaileek.
Egoera horren aurrean, proiektu ezberdinen arteko elkarlana beharrezkoa dela ondorioztatu dute. Horretarako, komunikazio kanpaina komunak egitea edota inteligentzia kolaboratzailea sustatzea izango da hartuko duten erabakietako bat.
Datorren ostiralean (hilak 18), bigarren jardunaldia egingo dute Palmera Montero Gunean. 19:00etan hasiko dute jardunaldia, eta herritar orori luzatu diote gonbita.