Solidaritatea praktikan lantzen Imprimir
Escrito por Administrator   
Sábado, 19 de Mayo de 2018 11:21

Noticia publicada en Diario Vasco,el sábado día 19 de Mayo de 2018.

 

Solidaritatea praktikan lantzen

Zabaltza plazan ipinitako postuetan eta erdiguneko kaleetan zehar, ikasleek solidaritatea zabaldu zuten atzo goizean. /  ARGAZKIAK: F. DE LA HERA
Zabaltza plazan ipinitako postuetan eta erdiguneko kaleetan zehar, ikasleek solidaritatea zabaldu zuten atzo goizean. / ARGAZKIAK: F. DE LA HERA

Toki Alaiko ikasleak atzo izan ziren erdigunean Odol Emaile, Elikagai Bankua eta Zaporeak elkarteekin burutu duten proiektuen berri ematen

JOANA OCHOTECO IRUN.Sábado, 19 mayo 2018, 00:12

Gaztetxoak etorkizuneko gizartea eraikiko dutenak dira, baina eginkizun horri erantzuteko tresnak eman behar dizkietenak gaur egungo helduak dira. Bai etxean eta baita eskoletan landu beharreko zeregina da, eta horren adibide atzo goizean Toki Alaiko ikasleek burutu zuten ekimena da. DBHko bigarren kurtsoko gaztetxoak Zabaltza plaza eta erdiguneko kaleetan zehar ibili ziren ikasturte honetan landutako balore etikoak praktikan jartzen.

«Barkatu, momentutxo bat... tori papertxo hau. Bertan Odol Emaileei buruzko informazioa daukazu. Nahi baduzu, plazan dagoen karpara hurbildu zaitezke beraiekin kolabora-tzeko». Horrelako esaldiekin hurbiltzen zitzaizkien gaztetxoak hiritarrei odola ematera animatu zitezen. «Guk oraindik ezin dugunez, ahal dutenen kolaborazioa lortu nahi dugu». Odola emateko baldintzetako bat 18 urtetik gora izatea da.

 

Andrea atzo Odol Emaileekin lankidetzan zebilen gazteetako bat da: «Jendea bilatzen ari gara odola eman dezaten. Prestatu dugun triptikoan informazio guztia dago, eta baldin-tzak betetzen dituztenak karpara hurbildu daitezke odola ematera».

Baina solidaritatea eta balore etikoak lantzeko modu asko daude eta beste elkarteekin ere kolaboratu du Toki Alai eskolak proiektu honetan: Milena, bigarren kurtsoko beste ikasle bat, Elikagai Bankuarekin ibili zen atzo: «Kaletik folletoak banatzen ari gara, eta bertan supermerkatuetara eraman daiketeen janari zerrenda bat dago». Ikasleek hiritarrei azaltzen zieten ere zein dendatan egin daitezkeen donazioak. «Esperientzi ona izaten ari da», baiezta-tzen zuen Milenak. «Lotsa kentzen lagundu dit».

Beste talde batean zeuden Mireia eta Maddi, beraien kasuan Zaporeak proiektuarekin lankidetzan. «Errefuxiatuei laguntzeko da. Kamisetak, poltsak eta horrelakoak saltzen ari gara eta lortzen den diruarekin errefuxiatuei lagunduko zaie», azaltzen zuen Mireiak. «Lagunekin gatoz eta jendea ezagutzen ari gara», erantsi zuen Maddik, esperientzia «oso ona» izaten ari zela baieztatuz.

Helburua laguntzea da

Iñaki Ugarte Toki Alaiko irakasleak azaldu zuenez, atzo eskolatik kanpo burututako aktibitatea kurtso osoan egindako lanaren gailurra izan zen: «Lehenengo hiruhilabetean giza eskubideak lantzen ditugu, eta ondoren Odol Emaile, Elikagai Bankua, Zaporeak eta beste erakundeen ordezkariak hitzaldiak ematera etor-tzen dira eskolara». Horiek entzun eta gero, ikasleek proiektu zehatz bat aukeratzen dute lanketa sakon bat burutzeko bigarren hiruhilabetean zehar. Azkeneko urratsa atzo egin zutena da: proiektua plazaratu eta modu praktikoan landu.

Aipatutakoaz gain, Toki Alaiko beste bi ikasle talde Pantallas Amigas eta Garagunekin dabiltza elkarlanean. Lehenengo ekimenak «sare sozialak, segurtasuna interneten eta cyberbullingaren inguruan lan egiten du». Ikasitako teoria praktikara eramateko, gaztetxoek gai hauei buruzko formakuntza bat eskaini diete Lehen Hezkuntzako ikasleei. «Helburua», kasu guztietan, «laguntza bat ematea da», azpimarratu zuen Iñaki Ugartek.