Amiantoaren biktimentzako aitorpena eskatu dute CAF-eko langileek Irunen Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 15 de Mayo de 2019 09:42

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el viernes día 10 de Mayo de 2019.

 

Amiantoaren biktimentzako aitorpena

eskatu dute CAF-eko langileek Irunen

Manifestazio jendetsua egin dute hiriko kaleetan barrena, eta amaitzeko, elkarretaratzea egin dute San Juan plazan.

Jendetza bildu da San Juan plazako elkarretaratzean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

CAFeko langileak mobilizatu egin dira gaur Irunen. Manifestazio jendetsua egin dute hiriko kaleetan barrena, eta amaitzeko, elkarretaratzea egin dute San Juan plazan. “Amiantoaren alderdi kaltegarriak ezagutzen zituzten eta bere aurrean babesgabe utzi zituzten mineral kantzerigeno horren biktimentzako aitorpena eskatzen dugu”, adierazi dute gaurko mobilizazioan.

Nahikoa dela oihukatu dute ozen langileek. Egun, tren garraioko sektorearekin lotutako enpresa askotan amiantoaren eraginak jasaten ari direla salatu dute, agerian utziz administrazio publikoek eta sektoreko enpresek aurre egin beharreko arazo larria dela. Gaurko mobilizazioarekin, borroka gorpuztuko dela diote, ahaztuei, gaixoei, familiartekoei, amiantoaren eraginpean egondakoei eta gainerako langileei ozenago hitz egitea ahalbidetuko dutela.

Hala, zenbait eskaera egin dituzte:

  • Konpentsazio funtsa lehenbailehen aktiba dezatela.
  • Beren lanpostuan, etxean edo giroan zuzenean edo zeharka amiantoarekin kontaktuan egon zitezkeen pertsona guztien zerrendak egin ditzatela.
  • Epaiketara joan beharrik izan gabe, amiantoarekin lotutako gaixotasunak aitor ditzatela Epaien aurkako helegiteak jarrita eragina jasandakoen agonia luzatzeari eta egoera zailtzeari utz diezaiotela.
  • Ikerketa bidea modu aktiboan finantzatu eta abiaraz dezatela.
  • Eraginpean egon zitezkeen pertsonen erretiroko koefiziente murriztaileak eta gaixo dauden pertsonen laneko erretiroak aplika ditzatela.
  • Amiantoaren tratamendua osasun publikoko arazo gisa har dezatela.
  • Amiantotik eratorritako gaixotasunen eta amiantoarekin lan egiten duten enpresen erregistroa.
  • Amiantoa modu kontrolatuan kentzeko prozesua bidera dezatela.
  • Amiantotik eratorritako patologiak detektatzeko programa osasun zerbitzu publikoetan.
  • Osasunaren zaintza plan espezifikoak eta asbestoaren eraginpean eogn ziren langileen jarraipen sakona egin ditzatela enpresek eta osasun zerbitzu publikoek.