Irungo Recondo planta itxiko dutela salatu du ELA sindikatuak Imprimir
Escrito por Administrator   
Viernes, 07 de Junio de 2019 11:25

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el viernes día 7 de Junio de 2019.

Irungo Recondo planta itxiko dutela salatu du ELA sindikatuak

Egun Irungo plantan 160 langile baino gehiago daudela diote sindikatutik, eta itxierak hiriko industriaren "narriatze eta desegite prozesuan pausu bat gehiago suposatuko" duela.
Bricohe Pasquier multinazional frantsesak Irungo planta ixtea erabaki du.
ELA sindikatuak salatu berri duenez, Irungo Recondo planta ixteko erabakia hartu du Brioche Pasquier multinazional frantsesak. 2001. urtean multinazionala hiriko plantarekin egin zela diote sindikatutik, eta horri esker ogi xigortuaren fabrikazio eta produkzioan “erreferente” bilakatu zela.
Egun Irungo plantan 160 langile baino gehiago daudela diote, eta itxierak hiriko industriaren “narriatze eta desegite prozesuan pausu bat gehiago suposatuko” duela. Egoera horren aurrean, langileek itxierak ekarriko dituen ondorioak aztertzeko asanblada egin zuten joan den maiatzaren 20an. Bertan, honakoa erabaki zuten: publikoki plantaren itxiera salatzea eta enpresako zuzendari bilera bat eskatzea, industriaren bideragarritasuna eta enpleguan izango diren ondorioak aztertu eta akordatzeko.
Enpresa Batzordetik euren “haserre eta gaizki egona” adierazi nahi izan dute. “Gure etorkizuna bermatuko duen enpresa proiektu bat eskatzen dugu, bideragarria dena eta kalitatezko enplegua ahalbidetzen duena”, diote ELAtik.