Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunari begira, jarduera asko Irunen Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2019(e)ko azaroa(r)en 22-(e)an 11:12etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 20 de Noviembre de 2019.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunari begira, jarduera asko Irunen

Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna mamitzeko ekitaldi zerrenda handia antolatu dute Irungo eragileek udalarekin elkarlanean.
Gaur aurkeztu dute hiriko eragileek eta udalak egitaraua.
Irungo emakume elkarteek eta talde feministek, Irungo Udalarekin elkarlanean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira ekitaldi asko antolatu dituzte. Batzuek jada egina daude, baina gehienak datozen egunetan burutuko dira. Gaur egin dute agerraldia horiek aurkezteko.
Denetik dago. Helburua: indarkeria matxistarekin bukatze aldera sentsibilizazioaz harago joango den ahalduntzerantz joatea. Eta horretarako askotariko formatuak erabiliko dituzte: hitzaldiak, proiekzioak, mobilizazioak, tailerrak… Udalak, bere aldetik, irundar guztiei ean die horietan parte har dezaten. Gainera, udaletxean puntu lila jarriko dutela iragarri dute, eta fatxada argiztapen morearekin apainduko dutela.
Honakoa da hurrengo egunetako gaien zerrenda:
Gaur (asteazkena)
  • 17:00etan, Uxoa elkartean, Emakumeen historia Egipton hitzaldia Mari Jose Noainen eskutik. Antolatzailea: Uxoa elkartea.
  • 17:00etan, Argoiak elkartean, Elkarrekin bai, baina lotuta ez hitzaldia Nagore Vazquez psikologoaren eskutik. Antolatzailea: Argoiak elkartea.
  • 17:00etan, Behobiako adinekoen lokalean, El color púrpura filmaren emanaldia eta solasaldia. Antolatzailea: Bidasoaldeko Elkarte Feminista.
Etzi (ostirala)
  • 19:00etan, Palmera Montero gunean, Emakume migratzaileek jasaten duten indarkeria hitzaldia Maider Morenoren eskutik. Antolatzailea: Bidasoaldeko Elkarte Feminista.
Hilak 24, igandea
  • 18:00etan, Amaia KZn, Beldur Barik arte ikuskizuna eta Beldur Barik lehiaketako sari banaketa. Antolatzailea: Irungo Udala.
Hilak 25, astelehena
  • 16:00etan, Anaka Puianako adinekoentzako gizarte zentroan, elkarretaratzea. Ondoren, Una nueva vida filmaren proiekzioa. Antolatzailea: Bidasoaldeko Elkarte Feminista.
  • 17:00etan, Uxoa elkartean, La mujer del siglo filmaren proiekzioa. Antolatzailea: Uxoa elkartea.
  • 18:00etan, Zabaltza plazan, elkarretaratzea. Ondoren, Izarne Zelaia eta Itxaso Piquer bertsolarien saioa. Antolatzailea: Berdintasunerako Batzordea.
Hilak 26, asteartea
  • 17:00etan, San Migueleko adinekoen zentroan, El color púrpura filmaren proiekzioa eta solasaldia. Antolatzailea: Bidasoaldeko Elkarte Feminista.
Hilak 27, asteazkena
  • 17:00etan, Palmera Monteroko adinekoen zentroan, El color púrpura filmaren proiekzioa eta solasaldia. Antolatzailea: Bidasoaldeko Elkarte Feminista.
Hilak 29, ostirala
  • 12:00-14:00, hiriko plazetan, Asun Casasola Kontakizun Lehiaketaren Soinuan emanaldiak bandarekin. Antolatzailea: Parean elkartea.
Abenduak 3, asteartea
  • 17:00etan, Gaurko Andreak-en egoitzan, Barkatzera iristea tailerra Virginia Ortega Elorriagarekin (arropa erosoa eraman behar da). Antolatzailea: Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkartea.
Abenduak 5, osteguna
  • 19:30ean, Amaia KZn, Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa saioa Mirari Martiarenarekin eta Idoia Torregarairekin. Antolatzailea: Gaurko Andreak Berdintasunaren Aldeko Elkartea.
Abenduak 16, astelehena
  • 17:00etan, Uxoa elkartean, Emakumeen historia Grezian hitzaldia Mari Jose Noainek emana. Antolatzailea: Uxoa elkartea.
Abenduak 20, ostirala
  • 18:00etan, Uxoa elkartean, clown emanaldia Las Chirlas taldearen eskutik, eta Emakumeen Arteko Topaketa. Antolatzailea: Uxoa elkartea.
Hilaren 25etik otsailaren 20ra
Asun Casasola Kontakizun Lehiaketaren V. Ediziorako lanak aurkezteko epea zabalik. Lau kategoria daude, 10-16 adin tartekoentzat. Oinarriak eta informazioa lehiaketaren webgunean. Antolatzailea: Parean Elkartea.