Irundar bat espetxeratu dute, haxix trafikoaren kontrako operazioan Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2019(e)ko abendua(r)en 10-(e)an 10:54etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 10 de Diciembre de 2019.

Irundar bat espetxeratu dute, haxix trafikoaren kontrako operazioan

Atxilotuei haxix tona bat, 50 kilo marihuana, bost auto, telefonia ekipoak,  dirua eta hainbat dokumentazio atzeman dizkiete.
Ertzaintza, Guardia Zibila eta Frantziako Polizia elkarlanean aritu dira operazioan. Argazkia: Segurtasun Saila.
Haxix trafikoarekin lotutako operazio baten harira, irundar bat  atxilotu eta espetxeratu dute Irungo bi etxebizitzetan operatiboa egin ondoren. Joan den asteazkenean izan zen atxiloketa. Bertan, 53 urteko gizon bat atxilotu zuten, irundarra. Aldi berean egindako bigarren operatiboan, bi errenteriar atxilotu eta espetxeratu dituzte; 51 urteko gizona eta 47 urteko emakumea Aljucen herriko (Badajoz, Espainia) kortijo batean.  Ertzaintza, Guardia Zibila eta Frantziako Poliziak elkarlanean egindako operazioa izan dela jakinarazi du Segurtasun Sailak.
Atxilotuak talde kriminal bateko kide direla esan du Segurtasun Sailak, eta sustantzia estupefaziente kopuru handiak Espainia Estatuko hegoaldetik Euskal Herrira, eta zehazki, Irunera ekartzea leporatu diete. Horretarako furgonetak eta aurretik, bidea zabaltzen zihoazen autoak erabiltzen zituzten, eta droga, berriz, Irungo lokal batean jasotzen zuten, betiere Segurtasun Sailaren arabera. Ondoren Frantziako Estatura zabaltzen zuten droga bertatik heldutako erosleen bidez, besteak beste, Marsellara.
Hiru atxilotuak espetxeratu egin dituzte epaile aurretik pasa ostean. Atxilotuei haxix tona bat, 50 kilo marihuana, bost auto, telefonia ekipoak,  dirua eta hainbat dokumentazio atzeman dizkiete.