Irunek maskarak erosteko dirulaguntzak abiatuko ditu Imprimir
Escrito por Administrator   
Jueves, 18 de Junio de 2020 10:41

 

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el jueves día 18 de Junio de 2020.

Irunek maskarak erosteko dirulaguntzak abiatuko ditu

BALDINTZAK BETETZEN DITUZTEN FAMILIEK 25 EURO JASOKO DITUZTE SEI URTETIK GORAKO PERTSONAKO

– J.G. 18.06.2020 | 00:51

IRUN – Irungo maiatzeko ohiko osoko bilkuran, Elkarrekin Podemos taldeak aurkeztutako zuzenketa bat onartu zen, aho batez, herritarrei maskarak erosten laguntzeko beharrari buruzkoa, kontuan izanik hauen erabilera orokortu egingo dela eta "pertsonen artean bi metroko gutxieneko distan-tzia uztea bermatu ezin den leku publikoetan maskara nahitaez" erabili beharko dela. Horrela, hileko eta sei urtetik gorako pertsonako 25 euro emango zaizkie gizarte larrialdietarako laguntzak jasotzeko eskakizunak betetzen dituzten familiei (gehienez ere, hileko 125 euro emango dira bizikidetza unitateko). Bestalde, eta pandemiaren barruan, arriskuan eta egoera ahulean dauden taldeetako bat osatzen dute 65 urtetik gorakoek. Horregatik, aipatutako zuzenketaren harira, Udalak bi maskara bidaliko ditu 65 urtetik gorakoen etxeetara, zuzenean.