Anbulatorio batean kalteak eragiteagatik gizon bat atxilotu dute Imprimir
Escrito por Administrator   
Martes, 28 de Julio de 2020 11:20

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 27 de Julio de 2020.

Anbulatorio batean kalteak eragiteagatik gizon bat atxilotu dute

Bi eskuetan zituen zauriak sendatuta, polizia etxera eraman zuten atxilotua, eta epailearen aurrera, ondoren. Anbulatorioan kalteak eragitea eta hiru langileak mehatxatzea egotzi diote.
Atzo atxilotu zuen Ertzaintzak gizona.
32 urteko gizona atxilotu zuen Ertzaintzak larunbat goizaldean Irungo hiriguneko anbulatorio batean kalteak eragin eta bertako langileak mehatxatzeagatik. 05:00ak inguruan izan zen gertakaria. Segurtasun Sailaren informazioaren arabera, Ertzaintzak dei bat jaso zuen gizon bat anbulatoriora indarrez sartzen saiatzen ari zela esanez, sarrerako kristalezko atea puskatzen ari zela jakinarazi zuen, gainera.
Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu eta egiaztatu zuten atea apurtuta zegoela eta odol arrastoak zituela. Harreran, eskuak odoleztatuta zituen gizona aurkitu zuten ordenagailuak, telefonoak, inprimagailuak eta paperak lurrera botatzen. Gizona atxilotu egin zuten.
Iturri horien arabera, atxilotzeko unean, gelka batetik une hartan guardia egiten ari ziren zentroko hiru langile irten ziren: medikua, erizaina eta zeladore bat.
Bi eskuetan zituen zauriak sendatuta, polizia etxera eraman zuten atxilotua, eta epailearen aurrera, ondoren. Anbulatorioan kalteak eragitea eta hiru langileak mehatxatzea egotzi diote.