Adinekoen guneak, berriro zabalik Imprimir
Escrito por Administrator   
Viernes, 11 de Septiembre de 2020 10:15

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 10 de Septiembre de 2020.

Adinekoen guneak, berriro zabalik

Zabaldu berri dituzten gizarte zentro eta lokaletan «arreta handiz» ariko direla azaldu du Cristina Laborda ordezkariak, «beharrezkoak diren osasun neurri guztiak kontuan hartuta».

Dagoeneko zabaldu dituzte zenbait gune. Irudian, Palmera Montero.

Irungo Udaleko Gizarte Ongizate sailak jakinarazi berri duenez, adinekoen guneak zabaltzen hasi dira, COVID-19aren ondorioz hilabete luzez itxita egon ostean. Halere, «arreta handiz» ariko direla azaldu du Cristina Laborda ordezkariak, «beharrezkoak diren osasun neurri guztiak kontuan hartuta».

Hala, Luis Mariano eta Irasoko adinekoen zentroak zabaldu dituzte jada, baita ere San Miguel, Behobia, Palmera Montero, Puiana, Lekaenea eta Belaskoeneako adinekoen lokalak. Irekierarekin batera, taberna edo jatetxe zerbitzuak ere martxan jarri dituztela zehaztu dute udaletik, eta ile apaindegi, masaje eta podologia zerbitzua ere erabilgarri izango da, aldez aurreko hitzordua hartuta.

Musukoaz gain, distantzia mantendu beharko da, eta gehienezko edukiera bat ezarriko dute (jardueretarako gehienez 10 laguneko taldeak onartuko dituzte).