Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak bertan behera utzi ditu astelehenetako elkarretaratzeak Imprimir
Escrito por Administrator   
Martes, 26 de Enero de 2021 12:18

Noticia publicada en Bidasoko HITZA,el lunes día 25 de Enero de 2021.

Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak bertan behera utzi ditu astelehenetako elkarretaratzeak

Hiria eremu gorritik irtetean, berriz elkarretaratzeak antolatuko dituztela eman dute jakitera.

Txingudiko Pentsidunen Mugimenduak gaur egin duen elkarretaratzea. Argazkia: Txingudiko Pentsiodunen Mugimendua.

Eremu gorria izateari utzi arte, Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak bertan behera utzi ditu astelehenetako elkarretaratzeak. Erantzukizunezko ekintza bat dela esan dute, kolektibo bereziki kaltebera direla argudiatuz.

Osasun publikoan, langile eta baliabide gehiago egon daitezen eskatu du mugimenduak. Irun eremu gorria izateak, ospitalizazio gehiago egotea dakarrela uste dute. Beste behin, eskerrak eman dizkiote haien oinarrizko eta bizitzeko beharrak artatzen dituzten langile guztiei.

Txertaketa gauzatzeko protokoloa saltatu eta txertoa jarri duten politiko eta kargu publikoen jarrera salatu dute. Koronabirus gaitzari aurre egiten dabiltzan osasun langile eta kalteberak diren kolektiboak mespretxatzen dituen jokaeratzat jo dute.

Pandemia garaian bizi ala ez, pentsio publiko duinak aldarrikatu dituzte.