60 isun espediente baino gehiago zabaldu dituzte astebetean Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2021(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 12:22etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko HITZA, el lunes día 25 de Enero de 2021.

60 isun espediente baino gehiago zabaldu dituzte astebetean

63 lagun isundu ditu Udaltzaingoak azken astean Irunen, COVID-19arekin lotutako osasun neurriak ez betetzeagatik.

Irungo Udaltzaingoa.Irungo Udaltzaingoa.

Irungo Udalak gaur emandako azken datuen arabera, 63 zigor espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen hilaren 18tik hilaren 24ra bitarte, COVID-19arekin lotutako osasun neurriak ez errespetatzeagatik.

Zigor gehienak, 40 zehazki, zirkulazio, ordutegi eta gehienezko talde kopuruak ez errespetatzeagatik izan dira; beste 17 musukoa modu egokian ez erabiltzeagatik; bost lagun isundu dituzte kalean alkohola edateagatik; eta azkeneko isun bat ostalaritzako ordutegia ez errespetatzeagatik zabaldu dute udaltzainek.