Hauteskunde mahaietako zozketa egingo da bihar Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2024(e)ko martxoa(r)en 20-(e)an 23:18etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza , el miércoles día 20 marzo de 2024

Hauteskunde mahaietako zozketa egingo da bihar

Zozketaren emaitzak etziko 12:00etatik aurrera ahalko dira kontsultatu. Erreklamazioak jarri nahi dituenak hauteskunde batzordearen aurrean egin beharko du.

Apirilaren 21ean egingo dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta ostiral honetan egingo du Irungo Udalak hauteskunde mahaietako kideak aukeratzeko zozketa. Etziko 12:00etatik aitzina ahalko dira horiek kontsultatu udalaren orrialdean, 010 zenbakira deituta edota HAZen.

Kontsulta egiterakoan bi aukera posible ager daitezke: hauteskunde mahaiko kide izatea egokitu zaizula edota ez zaizula egokitu. Behin kontsulta eginda, erreklamazioa, aitzakiak edota kontsultak egin ahalko zaizkio hauteskunde batzordeari (Donostiako Justizia jauregian. Teresa Kalkutakoa plaza, 1 zenbakia).

Zozketa bidez hautatua izango diren herritarrei udalak gogorarazi die kargua “betebeharra” dela, baita ordezko karguak ere. Bide horretan, alegazioak aurkezten dituenak agiri bidez justifikatu beharko dituela jakinarazi dute, eta ebazpena bost egunean emango dute.

Behin hauteskunde batzordeak ebazpena emanda, interesdunak ezingo du haren kontrako hauteskundeekiko auzi errekurtsorik aurkeztu administrazio bidetik, bai ordea jurisdikzio bidetik.