Benjamina Urra Arronizek ehun urte beteko ditu igandean, hilak 31. Urrak hogei urte inguru daramatza Irunen bizitzen. Gaur egun alabetako batekin bizi da, eta egunero Caser Residencia Betharram eguneko zentrora joaten da. Gaur, Cristina Laborda alkatea eguneko zentrora bertaratu da Urra zoriontzeko eta hiri osoaren izenean opari bat emateko. Urrak, gainera, bere senideekin, lagunekin eta egoitzako lankideekin ospatu du urtebetetzea.