Oraindik izena eman daiteke Eskola Feministan Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko apirila(r)en 11-(e)an 23:19etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 11 de Abril de 2024,

Oraindik izena eman daiteke Eskola Feministan

Lau tailerretan izena eman daiteke hilaren 19ra bitarte. Emakumeen Etxean izango dira, eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute.

Oraindik ere posible da Eskola Feministan izena eman, epea irekita baitago hilaren 19ra arte. Irungo emakumeei zuzendutako programa bat da, eta haien bizi kalitatea eta ongizatea hobetzen laguntzeko ikastaroak eta tailerrak antolatu dituzte horretarako. Martxoan jarri zen martxan.

Lau tailer ari dira eskaintzen: Zure istorioan barrena: zure arte liburua sortuzTxirigota feministakEuskal Herriko jaietako aldaketa sozial eta kulturalen inguruko elkarrizketak; eta munduko emakumeen arteko topaketa gastronomikoa.

Izen ematea aurrez aurre egin daiteke Emakumeen Etxean (Istillaga plaza, 8), astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:00etara, baita udalaren orrialdearen bidez ere. Haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute.

Tailerren nondik norakoak

Zure istorioan barrena: zure arte-liburua sortuz tailerra emakume migratzaile eta arrazializatuei zuzendutakoa dela azaldu dute eta aukera eman nahi diete haien istorio pertsonala modu artistikoan eta sormenez kontatzeko, liburu baten bidez.

Txirigotak Kadizko kantu ezagunenak dira, eta Txirigota feministak tailerrean emakumeek inauteri giroko haien testu propioa osatzen arituko dira, modu kolektibo eta interaktiboan eta euskal tradizioan inspiratuta.

Euskal Herriko jaietako aldaketa sozial eta kulturalen inguruko elkarrizketak tailerra Maggie Bullen antropologoak eta Mertxe Tranche historialari eta idazleak eskainiko dute ikuspegi feministarekin.

 

Tailerrak
  • Zure istorioan barrena: zure arte liburua sortuz.
    • Lau saio: maiatzaren 13, 14, 15 eta 16.
    • 16:00etatik 18:00era.
    • Emakumeen Etxean.
    • 15 plaza daude.
  • Txirigota feministak.
    • Bost saio: irailaren 6, 13, 20 eta 27 eta urriak 4.
    • 17:00etatik 20:00etara.
    • Emakumeen Etxean.
    • 15 plaza daude.
  • Euskal Herriko jaietako aldaketa sozial eta kulturalen inguruko elkarrizketak.
    • Bi saio: maiatzaren 31n eta irailaren 25ean.
    • 18:00etatik 20:00etara.
    • Emakumeen Etxean.
    • Aforoa bete arteko plaza kopurua.
  • Munduko emakumeen arteko topaketa gastronomikoa.
    • Ekaineko lehen hamabostaldian.