Alderdi politikoek atxikimendua adierazi diote larunbat honetako Osasun Bidasoaren manifestazioari Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2024(e)ko apirila(r)en 11-(e)an 23:42etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el jueves día 11 de Abril de 2024.

Alderdi politikoek atxikimendua adierazi diote larunbat honetako Osasun Bidasoaren manifestazioari

"Eskualdeko osasun publikoaren prekarizazioaren aurka" mobilizatzeko deia egin dute. Manifestazioa San Juan plazatik abiatuko da larunbateko 18:00etan.

EH Bildu, Elkarrekin-Podemos Irun, PP eta PSE-EEk babesa erakutsi diote etzirako Osasun Bidasoa plataformak “eskualdeko osasun publikoaren prekarizazioaren aurka” deitu duen manifestazioari. Larunbat honetan izango da, San Juan plazatik abiatuta, 18:00etan.

Berretsi egin dutela osasun publikoa “defendatzea” eta lehen mailako arreta “hobetzea” diote, martxoaren 22an aurkeztu baitzuten horren babeserako mozioa.Bidasoko osasun publikoa hobetzeko inbertsioen “gainbehera eta gabezia” izan zituzten hizpide mozioan, baita ere lehen mailako arretako zentroen “baliabide eta gaitasun falta” ere.

“Okertze horren isla dira zentroko anbulatorioaren eta Dunboako anbulatorioaren egoera”. Biak ala biak eraberritzeko eta eguneratzeko “premia nabarmena” dagoela diote eta salatu dute espazio falta gero eta nabarmenagoa dela. “Ezin da denboran gehiago luzatu”.

Bide horretan, Oinaurren hirugarren anbulatorio bat eraikitzearen alde agertu dira, ospitalea handitzearekin eta indartzearekin batera. Azpimarratu dute ere “oso garrantzitsua” dela osasun zerbitzu hurbilak eta irisgarriak izatea. “Berretsi egiten dugu osasun publiko, unibertsal, hurbil eta kalitatezkoarekin dugun konpromisoa, herritarrei zerbitzurik onena eta bertako langileei lan baldintza duinenak bermatuko dizkiena”.

Babesa erakutsi diote Bidasoko ESIko osasun profesionalei “beren aldarrikapenetan, herritarrei osasun arreta hobea emateko ezinbestekoa baitira”.