[Argazkiekin] "Osasunaren eta eskubideen alde" mobilizatu dira Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Larunbata, 2024(e)ko apirila(r)en 13-(e)an 23:23etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el sábado día 13 de Abril de 2024.

[Argazkiekin] "Osasunaren eta eskubideen alde" mobilizatu dira

Osasun Bidasoak deituta, manifestazioa egin dute Irungo kale nagusietan zehar. Euren eskaerak berretsi dituzte.

osasun bidasoa manifestazioa apirilak 14Zabaltza plazan bukatu da mobilizazioa.

Osasun Bidasoak deituta, mobilizazio jendetsua egin dute gaur arratsaldean Irunen. San Juan Arria plazan atera da, Kolon pasealekua zeharkatu du, Hondarribia kalean buelta eman eta Zubiaurre, Geltoki eta Kolon kaleetatik pasatuta, Zabaltza plazan bukatzeko. Ehunka herritarrekin batera, hainbat alderdi politikoetako ordezkariek hartu dute parte mobilizazioan, tartean Irungo eta Hondarribiko alkateek —Cristina Laborda eta Igor Enparan, hurrenez hurren—. Gainera, beste eskualde batzuetako osasungintzaren defentsarako plataformak ere izan dira bertan.

Bukaerako ekitaldian duela bi urteko “harro egoteko moduko garaipena” gogorarazi dute, “mobilizazioei esker” lortutakoa: Bidasoa Ospitaleko ebakuntza-gelak Onkologikora ez eramatea. Hala ere, ohartarazi dute ordutik ez dela “ezer” aldatu. “Eusko Jaurlaritza bizkarra ematen ari zaie oraindik osasungintzako langileei zein Bidasoa eta Bortzirietako biztanleei. Gaur, inoiz baino gehiago, mobilizatu behar dugu kalitatezko osasun-arreta publikoa izateko eskubidea defendatzeko”, esan dute Zabaltza plazako kioskotik.

Egoera “etengabe okerrera” joaten ari dela salatu dute, “herritarrei eta osasun-langileei entzun gabe”. Esan dutenez, Gasteizko gobernuak onartzen du gabezia “larriak” daudela lehen arretan, ospitalean zein osasun mentalean. “Gauzek berdin jarraitzen dute: ebakuntza gelak ez dira berritu; Bidasoa Ospitalean kontsulta-lekuak falta dira, itxaron-zerrenda amaigabea murriztu ahal izateko; Irungo hirugarren anbulatorioa eraiki gabe dago oraindik, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak orube bat 2015etik; Irun Erdialdean barrakoietan artatzen da; Dunboan ez dago arreta emateko lekurik; osasun-mentala udalak duela 22 urte utzitako behin-behineko lokal batean dago…”.

Eskakizunak

Osasun Bidasoak bere eskaerak berretsi ditu, eta Eusko Jaurlaritzari galdegin dio Bidasoko eta Bortzirietako herritarrek “zigortzeari” uzteko. Egoera iraultzeko inbertsioak eskatu dizkiote. Honakoak dira:

  • Oinaurreko anbulatorioa berehala eraikitzea.
  • Ospitalea eraikin batekin zabaltzea, 60 eguneko itxaron-zerrenda murrizteko eta era prekarioan daude zerbitzuak berriro irekitzea (urologia, Minaren Unitatea, ekografiak…).

Bertaratutakoei eskatu diete osasun-arreta duina izateko eskubidea defenda dezaten, eta dezatela utzi osasun publikoa suntsitzen. “Egin dezagun lehen arretaren alde, eta itxaron-zerrendak arrazoizkoagoak izan daitezela. Osasun instalazioak berritzearen alde egin dezagun, eta Oinaurre anbulatorioa eraiki eta ospitalea handitzearen alde. Mugi zaitez zure eskubideen alde! Hemen gaude, osasunaren alde!”, bukatu dute.