Plaiaundin gertatutako eraso matxista salatu dute udalaren deiaz Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Astelehena, 2024(e)ko maiatza(r)en 06-(e)an 22:48etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 6 de Mayo de 2024.

Plaiaundin gertatutako eraso matxista salatu dute udalaren deiaz

Udalak, foru aldundiak eta M8 Asanblada Feministak bat egin dute indarkeria matxista salatzeko gaurko elkarretaratzean.

Biolentzian aurrekariak dituen 30 urteko gizon batek emakume bati eraso egin zion atzo Plaiaundiko parkean. Emakumearengana gerturatu eta lepotik gogor heldu zion inmobilizatzeko helburuarekin. Emakumeak ihes egitea lortu zuen, baina eraso egin zuenak ukituak egin zizkion emakumeari.

Erasoa bukatu egin zen emakumeak egindako erresistentziaren eta laguntza eske egindako oihuen ondorioz. Orduan, eraso egin zuena Hendaiara joan zen, emakumeak 112 zenbakira deitu zuen eta Ertzaintzak eta Frantziako Poliziak atxilotu egin zuten. Gizona epailearen esku dago orain.

Irungo Udalak erasoa “gogor” gaitzetsi eta arbuiatu du, eta biktimari eta haren inguruari “babesa eta hurbiltasuna” adierazi diote. Horretarako, haien eskura jarri dituzte udal baliabideak. Halaber, elkarretaratzea egin dute gaur San Juan plazan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nerea Isasi Berdintasuneko foru zuzendaria bertaratu da.Elkarretaratzearekin bat egin du M8 Asanblada Feministak ere.