Kontzertu solidarioa egingo du bere 25. urteurrenean Proyde-Proega GKEak Imprimir
Escrito por Administrator   
Domingo, 08 de Noviembre de 2015 09:09

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el domingo día 8 de Noviembre de 2015.

Kontzertu solidarioa egingo du bere 25.

urteurrenean Proyde-Proega GKEak

Irungo La Salleko korua, Kontserbatorioko Orkestra, Kontraband eta Pauso-K Amaian izango dira ostiralean
Domingo, 8 de Noviembre de 2015 - Actualizado a las 06:16h
IRUN - Bere 25. urteurrena betetzen duen urte honetan, Salletar anaiei lotuta dagoen Proyde-Proega GKEak kontzertu solidarioa egingo du datorren ostiralean, azaroak 13an, Irungo Amaia kultur zentroan, 19.00etatik aurrera.
Kontzertua “Irunen, irundarrekin eta irundarrentzat” egitea nahi izan dute Proyde-Proegako arduradunek, “urte guzti hauetan erakunde honen ekimen eta proiektuek hiri honetan, Udalaren zein jendear eneskutik jaso duten babesa” eskertzeko.
Hala esan dute ostiral honetan, Lankidetzarako zinegotzia den Mónica Martínezekin eta Irungo La Salle eskolako zuzendari Gauden Apaolazarekin batera, Proyde-Proegako Jose Manuel Agirrezabalagak eta Idoia Azpilikuetak.
BAKOITZAK BEREA Amaiako eszenatokian, “estilo eta doinu desberdinetako musika eta doinuak” eskainiko dituzte Irungo Kontserbatorioko Orkestrak, Kontraband taldeak eta Irungo La Salleko ikasle, ikasle ohi, irakasle eta gurasoek osatzen duten abesbatzak, eta Pauso-K dantza eskolako kideek ere beraien artea erakutsiko dute.
“Bereziki eskertzekoa da bai Kontserbatorioko Orkestrak, bai Kontraband taldeak zein Pauso-K dantza eskolak kontzertu honetan parte hartzeko erakutsi duten gogoa”, esan du Irungo La Salle eskolao zuzendari Gauden Apaolazak.
Tartean, atsedenaldian, “Proye-Proegak 25 urte hauetan egindako lanari buruzko film txiki bat” erakutsiko dela azaldu dute erakunde honen ordezkari Jose Manuel Arrizabalagak eta Idoia Azpilikuetak.
Lan hori Salletar eskolen presen-tzia duten herrialde desberdinetan egin izan dute, “garapen proiektuak martxan jarriz eta bolondresak ere bertara eramanez”. Une hauetan, adibidez, “Amerika eta Afrikan” ari dira lanean bereziki.
GONBIDAPENAREKIN Kontzerturako sarrera doan izango da, baina ostiralean Amaiara sartu ahal izateko, gonbidapenak jaso beharko dira aldez aurretik.
Gonbidapen hauek Irungo La Salleko idazkaritzan eta Luis Marianoko turismo bulegoan eskuratu ahal izango dira bihartik aurrera, eta ostiralean bertan, 18.00etatik aurrera, Amaiako lehiatilan.
Kontzertura doazenek bertan izango dute Proyde-Proegaren aldeko diru-laguntza emateko aukera eta joan ezingo dutenek, eskura daukate ere laguntza ematea, Kutxabankeko 2095 5010 34 1061863279 kontu korronte zenbakian. - X.S.