Hiriko historiaren zati bat, etxeko apaingarri Imprimir
Escrito por Administrator   
Viernes, 16 de Octubre de 2020 11:56

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 15 de Octubre de 2020.

Hiriko historiaren zati bat, etxeko apaingarri

Etorbidearen zubia eraberritzeko obran mantendu ezin izan dituzten ehundik gora pieza banatuko dituzte irundarren artean. Dagoeneko eskaera egin daiteke.

Laborda eta Martinez, gaurko agerraldian.

Irungo historiaren zati bat etxera eramateko aukera emango du Irungo Udalak. Izan ere, inauguratu berri duten Etorbidearen zubi berriko (Avenida izenez ere ezaguna) baranda zatiak zozkatzen hasiko direla iragarri dute gaur (hilak 15), zubian bertan eskainitako agerraldian. Bertan, udaleko Monica Martinez eta Cristina Laborda ordezkariak izan dira. 

Etorkizuneko segurtasun arazoak ekiditeko elementu asko zerotik sortu behar izan dituzte zubia eraberritzeko obretan. Beraz, mantendu ezin izan dituzten ehundik gora pieza horiek irundarren eskuetara jarri dituzte. Orotara, 65 baranda zati (113×99 zm-koak) banatuko dituztela zehaztu dute ordezkariek, baita ere beste 65 elementu apaingarri (100×82 zm-koak).

Gaurtik aurrera zozketan parte hartzeko izena eman daiteke, webgune honetan, Irun Txartela baliatua. Norbanako, talde, taberna edo denda gisa egin daiteke eskaera. Gehienak irundarren artean banatuko dituzte, baina bost baranda zati eta beste bost elementu apaingarri ostalari zein merkatariek jasoko dituzte, euren negozioak apaintzeko.

«Kontziente gara zubi honek zer nolako erakargarritasuna duen irundar askorentzat. Irungo historiaren parte da zubia, eta horrela memoria ariketa bat ere egiten dugu», adierazi du Labordak.