Txingudiko patioa estaltzeko lanak udan hasi nahi ditu Irunek Imprimir
Escrito por Administrator   
Viernes, 13 de Mayo de 2016 10:48

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa, el viernes día 13 de Mayo de 2016.

Txingudiko patioa estaltzeko lanak udan hasi nahi ditu Irunek

 

Aurrekontu parte-hartzaileetan botu gehien lortu zituen proiektua “ia prest” du Udalak
XABIER SAGARZAZU - 2016(e)ko maiatzaren 13a, ostirala - 06:13etan eguneratua
Bere patioko kirol pista bat estalita izango duen Txingudi ikastolaren kanpoaldeko irudi bat.
Bere patioko kirol pista bat estalita izango duen Txingudi ikastolaren kanpoaldeko irudi bat.

IRUN
- Irungo Udalak Txingudi ikastolako patioaren eremu bat estaltzeko proiektuaren lanak “udan” hasi nahi dituela esan du Cristina Labordak, Obra arloko zinegotziak, atzo 2016. urteko aurrekontu parte-hartzaileetan aurrea atera ziren proiektuen egoerari egindako birpasan.
“Egiatasmo hau izan zen parte-hartze prozesuan botu gehien lortu zuena. Une honetan, proiektuaren idazketa amaitzear dira teknikariak eta Udalaren asmoa, lehenbailehen obra esleipenera eraman eta, ahal bada, lanak udan hastea” litzatekela esan du Labordak.
Artiako zelaiko harmailari teilapea jarri ahal zaion aztertzen ari dira eta URAk onestu behar du Behobiako Zaintza Eraikina birgaitzea
ERAGOZPENIK GABE Lanek 250.000 euroko aurrekontua izango dute eta “aurrekontua onartu zenetik, ikastolaren komunitatearekin adostu da Txingudiko zein eremu izango den estaliko dena; hain zuzen ere, eraikin nagusietatik aldenduta dagoen erabilera ani-tzerako kirol pista bati dagokiona eta nahiz eta lanak ikasturte berriarekin martxan izango diren, eskolako bizitzan eragozpenik sortuko ez dutela” esan du Irungo Obretako zinegotzi buruak.
“Bai obra honen kasuan, bai aurrekontu parte-hartzaileko prozesuan aukeratu ziren beste proiektuenean, zer ikusia duten erakundeekin harremana” izan du Udalak hilabete hauetan.
Beste proiektu horien artean dago, 400.000 euroko aurrekontuarekin, Behobia Kirol Elkartea erabiltzaile nagusi duen Artiako futbol zelaiko harmailari teilapea jartzea. “Kasu honetan, teknikariak azpian beste zenbait instalazio dituen zelai honen egiturak estalpe hori eutsi ahal izango duen aztertzen ari dira eta baiezkoa ematen badute, proiektua idatzi eta obra esleitzea martxan” jarriko direla esan du Labordak.
Bestalde, 490.000 euroko kostua duen Behobiako Zaintza Eraikina birgaitzea gauzatzeko “URA agen-tziaren onespenaren zain” dago Irungo Udala, eta aurrekontu parte-hartzaileetako beste egitasmo nagusia, 150.000 eurorekin Nafarroako hiribidean espaloiak berri-tzearena, “idazketaren zain” dago
.