Bioterrak etapa berri bati ekingo dio Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2017(e)ko urtarrila(r)en 17-(e)an 20:02etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el lunes 16 de Enero de 2017.

Bioterrak etapa berri bati ekingo dio

Azokaren osagarri diren ekitaldiak sustatu ditu. Otsailaren 4ean kosmetiko ekonaturalak egiteko ikastaro bat egingo da
Lehen aldiz Bioterrak azokaren beraren osagarri diren jarduerak bultzatuko ditu. / Oihana Sánchez
Bioterrak, Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokak, hamahiru edizio egin ditu dagoeneko, eta orain beste urrats bat egitea erabaki du ekologiaren eta jasangarritasunaren kultura zabaltzeko eskaintza aberaste aldera hartua duen konpromisoan. Lehen aldiz Bioterrak azokaren beraren osagarri diren jarduerak bultzatuko ditu, horrela urte osoan jarraitasuna emanez bere prestakuntza- eta dibulgazio-bokazioari.
Proposamen horietako lehenengoa “Akabera profesionaleko kosmetiko ekonaturalak egiteko oinarrizko printzipio eta trebetasunak” ikastaroa izango da. Otsailaren 4ean egingo da Ficoban, Nuria Gavaldá adituaren eskutik. Proposamen hori Bioterraren azkeneko edizioan Biobeauty Guneak izan zuen arrakastaren ondorio zuzena da. Izan ere, gune horretan, kosmetikaren kontsumo jasangarriari buruzko informazioa eta dibulgazioa eskaini zen. Berritasun horrek agerian utzi zuen bisitariek zein profesionalek gehiago jakin nahi zutela ekonatural jatorriko produktu kosmetikoek sortzen dituzten onuren gainean; eta orain, Bioterrak, horren jakitun, ikastaro hori antolatu du kosmetiko ekonaturalen inguruan.