Baimen emate berri bat enpresa bati Arason Imprimir
Escrito por Administrator   
Viernes, 03 de Marzo de 2017 10:21

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el jueves día 2 de Marzo de 2017.

Baimen emate berri bat enpresa bati Arason

Trans-Cerezuela S.L. enpresari eman zaio industria nabe bat eraikitzeko, bulegotarako eta zerbitzuetarako modulu aurrefabrikatuen instalaziorako eta partzelaren barne urbanizaziorako

Araso. / Oihana Sánchez
Udal gobernuak Trans-Cerezuela S.L. enpresari Errege Oihane kaleko Ipar Araso industrialdean, industria nabe bat eraikitzeko, bulegotarako eta zerbitzuetarako modulu aurrefabrikatuen instalaziorako eta partzelaren barne urbanizaziorako lizentzia eman dio azken tokiko gobernu batzordean.
Honen inguruan, Xabier Iridoyk, Hirigintza eta Etxebizitzako ordezkariak, honako hau esan du: “lur sail honen barne urbanizazioa, kamioei zuzendutako 109 plazek eta kotxeei zuzendutako 40 plazek osatuko dute, baita 1800 m²-tako industria nabe batek ere. Halaber, enpresak bertan garatuko duen jarduerak, biltegiratze gabeko sailkapenarekin eta ontziz aldatzearekin zerikusia izango du. Plan Orokorraren araudiak eta baita Ipar Arasoko Plan Partzialarenak ere, 3. kategoria gisa, babesten duen garapena”.