Behobia Inguruko pasbide berria,eguraldi onare zain Imprimir
Escrito por Administrator   
Jueves, 08 de Febrero de 2018 12:26

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el miércoles día 7 de Febrero de 2018.

BEHOBIA INGURUKO PASABIDE BERRIA, EGURALDI ONAREN ZAIN

Datozen asteetan ireki ahal izatea espero dute udaletik.
Iazko abendu amaierako pasabide berria amaitzea aurreikusten zuten arren, eguraldiak inaugurazioa atzeratzera behar ditu. Bide berriak, Azken Portu eta Behobia elkartuko ditu. Balkoi irten baten bitartez, oinezkoen zein bizikletentzako pasabidea egin dute.
Abendurako pasabidea ia erabat amaiturik zegoen, baina azken asteetan iragarri duten eguraldia dela eta, obra geldirik egon dira egun luzez. Bide berriak, guztira, sei metroko zabalera okupatuko du. Bidegorriak 2,25 metroko zabalera izango du eta oinezkoentzako bidea berriz, 2 metrotaraino zabalduko dute. Horiez gain, 0,70 metroko zabalera izango duen jardinera jarriko dute. Guztira, 950 metroko luzera izango du bide berriak, eta 2.217.840 euroko aurrekontuarekin ekin diote obrari.
Datozen asteetan inaugurazio ofiziala egitea espero dute udaletik.