" Korrokoitz Auziko " ikerketa batzordeak baditu partaideak Imprimir
Escrito por Administrator   
Jueves, 17 de Mayo de 2018 12:02

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el miércoles día 16 de Mayo de 2018.

‘KORROKOITZ AUZIKO’ IKERKETA BATZORDEAK BADITU PARTAIDEAK

Korrokoitz eremua
Korrokoitz eremuaren irudi orkorra.
Korrokoitz auzia ikertzeko batzordea sortzea onartu egin zuen aurreko udalbatzarrean Irungo Udaleko zinegotziek. Batzorde horren zeregina izango da, auzi horren barruan, Jose Antonio Santano alkateak egindako adierazpenak egiazkoak ote diren aztertzea, eta aldi berean, aurreko Hirigintza ordezkari Xabier Iridoyk Korrokoitzeko biziberritzean egindakoak udal irizpide teknikoekin bat ote zetozen. Bada batzorde horrek baditu partaideak, eta bihar eratuko dute. Honakoak dira kideak:
  • Lehendakaria: Muriel Larrea (PP).
  • Kideak: Miguel Angel Paez eta Cristina Laborda (PSE-EE), David Soto eta Lina Lorenzo (Si Se Puede Irun), Xabier Iridoy eta Jose Enrique Corchon (EAJ), Jokin Melida eta Dani Berasategi (EH Bildu) eta Juana Bengoetxea (PP).
Udalbatzak hartutako erabakiaren arabera, batzordearen nolakotasuna zehazten zuen atalean, horren lehendakari alkateak izan behar zuela esaten zuen. Bozeramaileen batzorde batean, ordea, Jose Antonio Santanok uko egin zion aukera horri, “batzordearen objektibotasuna eta funtzionamendua errazteko”.
Bihar eratuko dute batzordea, eta hamabostero egingo dituzte bilkurak. Talde bakoitzak jada zehaztu du nor deituko duen batzordera testigantza ematera, baita aurkeztu beharreko dokumentazioa ere. Batzordean deklaratzera deituak izango direnei idatziz helduko zaie eskaera, besteak beste, euren ekarpena noiz egin behar duten azalduko delarik.
Batzordearen zereginetik aparte, Korrokoitz auzia epaitegietan ere dago.