600.000 euro baino gehiago landa bideak konpontzeko Imprimir
Escrito por Administrator   
Martes, 22 de Mayo de 2018 09:59

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el lunes día 21 de Mayo de 2018.

600.000 euro baino gehiago landa

bideak konpontzeko

2016an Ama Xantalen ermitan eta Ibaietako Gaina eremuan jarduketa
egin ondoren, Etxeberriko bidean bukatu da orain bigarren fasea
29
0
Cristina Laborda, Bide Publiko eta Obra arloko ordezkaria, Etxeberri bidean egindako lanak ikustera hurbildu da. / Irungo Udala
Irungo Udaleko Bide Publiko eta Obra arloak jakinarazi du gaur azken hilabeteko Etxeberriko landa bideko konponketa-lanen bigarren fasea bukatu dela. Horrela berriro ekin zaio 2016an Ama Xantalen eta Ibaietako Gainaren arteko 650 metroko tartea konpontzea ahalbidetu zuten lanei. Oraingo honetan Laskoain eta Arbelaitztxipi baserrien arteko bidearen tarteari dagokio; zehazki, 360 bat metroko luzerako tartea da.
Izan ere, toki askotan oso hondatuta zegoen eta ura behar bezala jasotzen duen arakarik ez egotea zen horren arrazoia. Bidea prestatzeko, egungo azalera osoa kendu eta beste batez ordezkatu da eta bideari atxikitako sakangune bat egokitu da. Malda handirik ez dago tarte horretan, %3ko desnibelekoa eta 3-3,2 metroko zabalerakoa.
Adierazi behar da Etxeberri hiriko landa auzoen arteko bide nagusi bat dela, nekazaritzako ustiapen batzuei eta zenbait baserriri zerbitzua ematen diena, eta eremu hori hirigunearekin lotzen duela. Bidearen adar nagusia, Ama Xantalen ermitaren ondotik abiatzen da, eta Meakako eta Olaberriako bailaren artean dagoen muinotik barrena doa. Muinoan dauden baserriei eta bi bailaretarantz jaisten diren hegaletan daudenei ematen die zerbitzua. 2 kilometro inguru ditu, eta Makatzondo baserriaren parean amaitzen da. Han, beste bide nagusi bati lotzen zaio, Makatzagako bideari; bide hori da Meakako eta Olaberriako baila lotzen dituen bidea. Lan horiek egiteko epea lau astekoa izan da 91.098 euroko aurrekontuarekin.
600.000 euroko inbertsioa
Cristina Laborda ordezkariak hau azaldu du: “2016an lehen zati batekin hasi ginen bide hori osoa hobetzeko jarduketan, denboran banatuz, inbertsio handia behar duelako. Orain bigarren fase batean aurrera egiten jarraitu dugu; izan ere, urrats garrantzitsua da Irungo landa eremuak lotzen dituen bideen kapituluaren barruan. Urtero berritzen dugun konpromisoa da, hainbat proiektu abian jarriz. Haietako batzuk herritarren partaidetza prozesuetatik sortu dira”.
Bide Publikoaren arloak balantze txiki bat egin du, eta horren ondorioz ikusi da 2015eko udaz geroztik 606.809 euro inbertitu direla landa bideetan egindako hainbat jarduketatan.
Etxeberrirako bidearen eremutik hasita, duela bi urte proiektu bat gauzatu zen Ibaietako gainean izandako irristatze baten ondorioz kalteak izan zituen tarte bat konpontzeko, 52.379 euroko aurrekontukoa; horri gehitu behar zaio Etxeberri bidearen lehen zatia, 2016 konpondu zena, 186.571 euroko zenbatekokoa.
2015eko uztailetik irailera zolatu zen Irugurutzetako labeetarako bidea, 123.511 euroko inbertsioarekin, eta, berrikiago, 2017ko otsailean Zamora baserria konektatzen duen landa bidea asfaltatu zen. Era berean, partaidetza aurrekontuen emaitza gisa, 2015eko urritik 2016ko maiatzera, Oiakintako bidea bi fasetan konpondu zen; kasu honetan, aurrekontua 121.629 eurokoa izan zen.