Kaleak garbitzeko bi Makina berri izango ditu Bidasoak Imprimir
Escrito por Administrator   
Martes, 22 de Mayo de 2018 11:24

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 21 de Mayo de 2018.

KALEAK GARBITZEKO BI MAKINA BERRI IZANGO DITU BIDASOAK

Leira Zubitur (Txinzer), Jose Antonio Santano (Irun) eta Txomin Sagarzazu (Hondarribia) alkateak.
Irun eta Hondarribiko kaleak garbitzeko gailu elektriko berriak jarriko dituzte martxan. Txinzer-etik (Txingudiko Zerbitzuak) jakinarazi dutenez, kaleak garbitzeko bi makina berri dira, eta datozen egunetan erabiltzen hasiko dira.
Espaloiak zarata txikiagorekin (%30 gutxiago zehazki) garbitzeko eta atmosferara CO2-rik ez bidaltzeko baliagarriak izango dira gailu elektriko berriak. Gainera, olio hidraulikoaren jariorik zein isuririk ez duela izango nabarmendu dute Irun zein Hondarribiko udaletik. Makina berriek litiozko bateriekin funtzionatzen dute, zazpi ordu behar dituzte erabat kargatzeko eta zortzi-bederatzi ordu bitarteko autonomia dute. 148.356 euroko kostua du makina bakoitzak.