Nazioarteko Geltokiaren proiektua "Erritmo Onean" doala adierazi du Alkateak Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Ostirala, 2018(e)ko maiatza(r)en 25-(e)an 10:28etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el jueves día 24 de Mayo de 2018.

NAZIOARTEKO GELTOKIAREN PROIEKTUA “ERRITMO ONEAN” DOALA ADIERAZI DU ALKATEAK

Santano eta Paez, Madrilgo bileran.
Irungo Udaleko alkate Jose Antonio Santano eta Hirigintza ordezkari Miguel Angel Paez Madrilen izan dira, ADIFekin hitzartutako bileran. Bertan, etorkizuneko Irungo nazioarteko geltokiaren proiektua egun nola dagoen aztertu dute.
“Proiektua erritmo onean doa. Hitzetatik egitera pasa gara”, adierazi du alkateak. Pozik azaldu dira Irungo ordezkariak, proiektua Irungo hirigintza transformaziorako “oso garrantzitsua” izango baita eurentzat. Madrilgo bileran ADIFek jada proiekturako egin duen aurrerapena aurkeztu dute. Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren erredakzioan ari den lantaldeko kideak ere izan dira bertan, geltokiaren egitasmoa Plan Orokorrean nola txertatu erabakitzen hasteko. Jakinarazi berri dutenez, urtea amaitu baino lehen aurreproiektua erredaktatua izatea espero dute.
Alkateak adierazi duenez, etorkizuneko geltokiaren informazio gehiago jasotzean, udal talde guztiekin partekatuko dute. Era berean, datorren udaran Via Irun proiektuaren zehaztasun gehiago emango dituela jakinarazi du.