Alde Zaharreko bizilagunentzat aparkaleku plazen zozketa egin dute, San Martzialei begirakoa Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 12 de Junio de 2019 11:12

Noticia publicada en Bidasoko Hitza,el lunes día 10 de Junio de 2019.

Alde Zaharreko bizilagunentzat aparkaleku plazen zozketa egin dute, San Martzialei begirakoa

Orotara 171 eskaera egin dituzte Alde Zaharreko bizilagunek, baina 55k izango dute tokia soilik San Juan plazako lur azpiko aparkalekuan.
55 plaza daude San Juanen Alde Zaharreko bizilagunentzat.
San Martzial eta San Pedro jaien ondorioz, Irungo Alde Zaharrean hainbat aparkaleku kendu beharrean izaten da udala, jaietako ekitaldiak egoki bidera daitezen. Horregatik, Alde Zaharreko bizilagunei San Juan plazako lur azpiko aparkalekuan plazak eskaintzen dizkie udalak, kalteak gutxitze aldera. Behin eskaerak jasota, plaza horien zozketa egin dute. Izan ere, 171 eskaera jaso ditu udalak, eta San Juanen egokitutako aparkamenduak 55 dira soilik. Horregatik zozketa.
Udalak jakinarazi duenez, ekainaren 21etik uztailaren 2ra arte San Juanen autoak utz ditzaketenen zerrendaudal erakundearen webgunean dago. Alta, zortea izan dutenek, txartelak jaso behar dituzte. Orotara, 10 euroko prezioa ordaindu behar izango dute onuradunek, eta behin txartela jasotakoan, horren fidantza gisara beste 15 euro (txartela itzultzerakoan, diru hori bueltatuko da). Horrela jaso daitezke txartelak:
  • Hilaren 18tik 22ra, Coloneko parkinean, 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 20:00etara.