EAJk Irunek Aniztasun eta Bizikidetza Plan bat landu behar duela dio Imprimir
Escrito por Administrator   
Sábado, 09 de Noviembre de 2019 09:57

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el sábado día 9 de Noviembre de 2019.

EAJk Irunek Aniztasun eta Bizikidetza Plan bat landu behar duela dio

Lau ardatz estrategiko proposatzen ditu alderdiak: aniztasun kulturala, funtzionala, bakearen kultura eta memoria historikoa
Sábado, 9 de Noviembre de 2019 - Actualizado a las 06:04h
Xabier Iridoy eta Lander Ugartemendia, Irungo Batzokian.
Xabier Iridoy eta Lander Ugartemendia, Irungo Batzokian. (J.G.)
Xabier Iridoy eta Lander Ugartemendia, Irungo Batzokian.
IRUN- Irungo EAJko bozeramaileak, Xabier Iridoy, eta taldeko zinegotzi den Lander Ugartemendiak “Irunek Bizikidetza eta Aniztasun Plan bat behar duela” uste dutela adierazi zuten atzo Irungo Batzokian.
“Etengabe aldatzen ari den mundu globalizatuan bizi gara, egunero errealitate berriak azaleratzen dira eta aldaketa horiek eztabaidak sor-tzen dituzte, bizikidetzarekin, hezkuntzarekin edo aniztasunarekin zerikusia duten eztabaidak”, esan zuen Iridoyk. Ildo horretan, eta aldaketa testuinguru honetan, “orain arte zalantzan jartzen ez ziren printzipio eta oinarrizko baloreak zalantzan jar-tzen dituzten analisiak sortzen ari dira”, jarraitu zuen bozeramaileak.
Irun anitza dela frogatzen dituzten datuak eman zituen Ugartemendiak: “2018ko ikuspegien datuen arabera, Irunen kanpoan jaiotako 8.094 pertsona bizi dira, hiriko biztanleriaren %13a baino zertxobait gehiago”.

EAJk lau ardatz estrategiko proposatzen ditu plana lantzerako orduan: aniztasun kulturala, aniztasun fun-tzionala, bakearen kultura eta memoria historikoa. Horiek kontuan hartuz, planak hiriaren diagnostikoa, partekatutako helburuak, jarduera-ildoak, programa eta ekintza zehatzak, aurrekontu-egutegia eta betetzearen ebaluazio sistema zehaztu beharko ditu.
Lanketa prozesu hori, EAJren iri-tziz, “elkarlanean egin behar da gizarte eragileekin, herritarrekin eta talde politiko guztiekin”. - J. Guezala