“Komunetik bota behar ez dena” ezagutzeko erakusteta, Irunen Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 20 de Noviembre de 2019 10:52

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el miércoles día 20 de Noviembre de 2019.

“Komunetik bota behar ez dena” ezagutzeko erakusteta, Irunen

Exporetretek uraren zikloa eta Bidasoaldeko saneamendu sarea azaltzen ditu modu ulergarrian
JON GUEZALA - 2019(e)ko azaroaren 20a, asteazkena - 06:03etan eguneratua
Ezkerretik eskuinera, Zubitur, Santano eta Sagarzazu alkateekin, atzo, Irungo San Juan plazan.
Ezkerretik eskuinera, Zubitur, Santano eta Sagarzazu alkateekin, atzo, Irungo San Juan plazan.
Ezkerretik eskuinera, Zubitur, Santano eta Sagarzazu alkateekin, atzo, Irungo San Juan plazan.
IRUN- Munduko Saneamenduaren eguna dela eta, Txingudiko Zerbitzuakek saneamendu sare on bat izatea pertsonen osasunerako zein garran-tzitsua den azpimarratu nahi izan zuen atzo. Horretarako, Mankomutitateak behin baino gehiagotan antolatu duen Exporetrete erakusketa Irungo San Juan plazan ikusgai utzi du azken bi egunetan.
Erakundeko gerentea den Leire Zubiturren arabera, aurtengo Komunaren egunean “intzidentzia sakona” egin izan nahi du Txingudiko Zerbi-tzuakek bidasotarren sentsibilizazioan komunetik zein hustubideetatik elementu kaltegarriak jaurtitzerako orduan. Ildo horretan, eskualdeko eskolak eta elkarteak izan dira azken egunetako protagonistak, Mankomunitateak bisita gidatuak antolatu baititu haientzako bereziki.
Erakusketa osoa San Juan plazan kokatutako ‘iglu’ txuri baten barruan egon da kokatuta eta, hamaika panelen bidez, erakundeak Bidasoaldeko saneamendu sarean zer nolako arazoak aurkitzen dituen azalten zuen. “Exporetreteko erakusketa panel handi batekin hasten da, non, oso grafikoki, ur tanta batek zer nolako bidea egiten duen urtegitik hartzen dugunetik itsasora bueltatzen dugunera arte azaltzen da”, zioen Zubiturrek.

Urak egiten duen “zirkuitu” horrek, gerentearen hitzetan, eskualdean “gutxi gorabehera 56 ordu irauten du”, eta saneamendu hodien sarearen luzera 485 kilometrokoa da. “Bata bestearen atzetik jarriko bagenitu, Zaragorazaraino iritsiko ginateke eta bueltan etorriko ginateke”, jarraitzen zuen Zubiturrek. Guzti hori garbitzeko bi urte behar ditu Mankomunitateak.
Horregatik da hain garrantzitsua hustubideen erabilpen zuzena egitea, Zubiturrentzat. “Hainbat elementu kaltegarri bota ohi ditugu komun eta hustubideetatik eta ez gara konturatzen saneamendu sarearen arteriak blokeatzen ari garela eta arazoak sortzen ditugula hondakin-uren zirkulazioan”, baieztatu zuen gerenteak.
Horrez guztiaz gain, Txingudiko Zerbitzuakek Espainiako Ur Hornidura eta Saneamenduko Elkartearen Estoldetako munstroa ez elikatu kanpainari atxikimendua sinatu du azken egunetan, hiri-urekin lan egiten duten beste ehun bat erakunderekin batera. “Gure aldetik orain dela urte asko hasi ginen arazo honi buruzko informazioa zabaltzen, baita ere Euskal Herriko urak kudeatzen dituzten beste erakundeekin. Hala ere, Estatu mailan arazo orokorra dela ikusita, problematika berbera dugun hainbat hiriekin bat egin dugu mezua pertsona guztiei heldu arte”, amaitu zuen Zubiturrek.