Ikur eta kale izen frankistak kentzea eskatu dio Irungo Bilduk Udalari Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 16 de Octubre de 2013 09:37

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa sección Bertan Bidasoa Txingudi, el miércoles día 16 de Octubre de 2013.


Ikur eta kale izen frankistak

kentzea eskatu dio Irungo Bilduk

Udalari

Koalizioaren ustez, "borondatea badago, baina pausoak eman behar dira"
X.S. - Miércoles, 16 de Octubre de 2013 - Actualizado a las 06:07h
IRUN. Irungo Bilduk 1936ko Gerra Zibila piztu zuen estatu kolpea eta ondoren etorri zen frankismoaren erregimenarekin zerikusia duten kale izen eta ikurrak kentzeko eskaria egin dio Udalari.
"Urte asko pasa dira baina oraindik ere, garai hartan gertatutakoak eragina dauka eta horren froga dira oraindik Irunen dauzkagun zenbait kaleren izenak eta hiriko eraikin askotan dauden ikur faxistak", esan zuen atzo Oinatz Mitxelenak, Bilduko zinegotzi eta bozeramaleak, prentsaurrekoan.
"Udalbatzan eta Kaleen Izendapen Batzordean egina dugu eskari hau. Bada ordua behingoz kale horien izenak aldatu eta Memoria Historikoaren Legeak agindutakoa betetzeko", esan zuen zinegotziak. Bere ustez Irungo udal Gobernuak "badu borondatea hau egiteko, baina egiazko pausoak emateko garaia da".
KALE ETA IKURRAK Bilduk Ortiz de Zarate, Telletxea Jenerala, Bergareche Jenerala, Mourlane Mitxelena eta Manuel Aznar kaleei izenak aldatzea eskatu dio Udalari.
Honetaz gain, Aiako Harria, Araba, Arbesko Errota, Alarde, Alberto Larzabal, Alzukaitz, Bartolomé Urdinso, Cesar Figuerido, Darío de Regoyos, Elizatxo hiribidea, Erroiarri, Gaztainondo, Hondarribia, Iglesia, Iñigo de Loiola, Jaizkibel, José Alkain, José Eguino, Iparragirre, Leandro Soto, Lope Irigoien, Luis de Uranzu, Miguel de Astigar, Pagogaina, Pinar, Pintor Berrueta, Pío Baroja, Renteria, Salvador Etxeandia, San Isidro Labrador, San Miguel plaza, San Pedro, Santiago, Serapio Múgica, Teodoro Murua eta Zubeltzu kaleetan ikur frankistak kentzea eskatu du koalizio ezkertiarrak.