7 junio 201400:05
Bildu udal taldeak atzo aurkeztu zuen Behobiako merkatari-tza gunerako luzatu duen proposamena. Taldeko bozeramaileak, Oinatz Mitxelenak, inguru honetan azaldu zituen egitasmoaren xehetasunak.
«Azaldu beharra dago Plan Orokorraren Osoko Bilkuran», joan den martxoan ospatu zena, «eta Behobiako merkatariek egindako alegazio baten erantzunean, Udalbatzak onartu zuela mahai bat osatzea» gunearen berritzea tratatzeko, gogoratu zuen Mitxelenak. Bilduk «taldetxo bat osatu genuen gai hau ere lantzeko, eta lanketa horretan ikusirik soilik metroetaz eta gaur egun ezagutzen dugun lekuan eraiki- tzeaz ari ginela, buelta eman genion» gaiari. Irungo Bilduren ustez, planteatzen zena «ez zen nahikoa. Bagenekien taldearen planteamundua zerbait berria izango zela, eta argi eduki genuen proposamen hori jabeei, udal teknikariei, udal talde politikoei eta herritar eta auzotarrei ere adierazi behar geniela».
Oinatz Mitxelenak azaldu zuenez, «gure proposamena, luzeko ikuspegi batekin, gaur egun ezagu-tzen dugun komertzio inguruan gune berri bat eraiki beharrean beste aldean, Zaisako dorrearen aurrean eta alboan dauden bi aparkalekuetan eraikitzea da. Ulertuta -zehaztu zuen bozeramaileak- alde hartara trasladatuko genituela komer-tzioak». «Guztiekin bildu gara -azpimarratu zuen Mitxelenak -eta guztiei ideia ona iruditu zaie. Positiboki ikusten dute» Bilduren planteamendua. Gai hau jorratzeko antolatutako mahaian ere «gure proposamena zabaldu dugu». Honen arabera, gaur egun dendak koka-tzen diren gunea «libre geratuko li-tzateke, etorkizunean auzoan egongo litzateken berritze baten bidean, auzotarren erabilerarako». Mitxelenaren ustez, behobiatarrek «izan beharko lukete, beraien beharrak azalduz», gune honen erabilera erabakiko zutenak.
Azterketa
Egitasmo honen inguruan Bilduk eman duen hurrengo urratsa «erregistro bidez» Udaleko arlo teknikoari azterketa bat egitea izan da. «Proiektua Zaisaren inguruan egin daitekeen edo ez aztertzea eskatu dugu. Lurrazal eremua zenbatekoa den, bertan dauden jabegoekin nolako elkarrizketak eman beharko lirateken eta horrek zenbat denbora eman beharko lukeen. Noski, hori hurrengo mahaian aurkezteko eskatu diogu udaletxeko arlo teknikoari».
Behobiako gune komertzial berri gisa proposatzen den lurrazalak bi jabego ditu: Zaisa dorrearen aurrean dagoen aparkalekua «publikoa da», eta Enrique jatetxearen alboan dagoena, berriz, «Zaisaren jabegoan dago. Guk planteatzen duguna da permuta bat egitea, lurra hau bestearengatik aldatzea», azaldu zuen Mitxelenak.