Lau mila botila dastatuko dira Irungo XXI. Sagardo Egunean Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteartea, 2016(e)ko maiatza(r)en 10-(e)an 10:37etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el martes día 10 de Mayo de 2016.

Lau mila botila dastatuko dira Irungo XXI. Sagardo Egunean

 

Taupadak GKEak antolatzen duen jaia larunbatean egingo dute, 18.00etan, Urdanibia plazan
XABIER SAGARZAZU - Martes, 10 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:14h
Kurpil elkarteko Juanjo Aldako, Mónica Martínez zinegotzia, Taupadakeko Fernando de la Hera eta Iñaki Bengoetxea sagardogilea, atzo Olan.
Kurpil elkarteko Juanjo Aldako, Mónica Martínez zinegotzia, Taupadakeko Fernando de la Hera eta Iñaki Bengoetxea sagardogilea, atzo Olan.

IRUN
- Gipuzkoa osoko 20 sagardotegi desberdinetako 4.000 botila dastatu ahal izango dira larunbatean, 18.00etatik aurrera, Urdanibia plazan egingo den Irungo XXI. Sagardo Egunean.
Beste behin, Taupadak Gobernuz Kanpoko Erakundea da jai honen antolatzaile, Irungo Alde Zaharreko zenbait elkarterekin batera eta Uvesco-BMren eta La Barajilla, G+J eta Santymar bakailao enpresen laguntzarekin batera.
“Aurten, Eusko Labela duten bost sagardogile izango ditugu, Irungo Ola horien tartean, eta sagardo generikoa egiten duten beste hamabost; basoak sei eurotan egongo dira salgai eta hamar sagardo trago, pintxo bat dastatzea eta jaiaren zapia dute barne”, azaldu zuen atzo Fernando de la Herak, Taupadak GKEaren presidenteak, Ola sagardotegian egindako aurkezpenean.
Irungo Sagardo Egunak emango dituen diru-irabaziak Bolivian lan egiten duen elkarte honen proiektuetako batera bideratuko dira
“Oraingoan, San Ignacio de Moxosen, Irungo Udalaren laguntzarekin batera, oilo erruleen moduloa jarri nahi dute martxan; honela, oiloek ematen dituzten arrautzak salduz, uholde eta euriteen eraginez maiz isolatuta geratzen den bertako populazioa hornitu, eta aldi berean, San Ignacioko Musika Eskolaren sustengurako diru-iturri osagarria” izango dutela esan du Fernando de la Herak.
DEIALDIA Taupadekeko presidentearekin batera, Kurpil Kirolak elkarteko presidente Juanjo Aldakok, Mónica Martínez Notariko, Irungo Lankidetza arloko zinegotziak eta Iñaki Bengoetxea sagardogile irundarrak dei egin zuten “Sagardo Egunaz disfrutatu eta aldi berean, elkartasun proiektu honetan laguntzera”.
Mónica Martínezek Irungo Sagardo Eguna “elkarte eta enprese arteko gizarte lanaren eredu” dela esa zuen; Aldakok, musu truk txorizo egosizko eta bakailao tortillazko pintxoak prestatuko dituzten elkarteen izenean, dei egin zien Irungo Alde Zaharreko tabernariei “Sagardo Egunarekin eta honek duen helburu solidarioarekin bat egitera” eta Ola Sagardotegiko Iñaki Bengoetxeak “Irungoa, daukan helburuarengatik, sagardo festa berezia” dela esan zuen
.