Gernika Batailoiko 24 kide irundar omenduko dituzte bihar Imprimir
Escrito por Administrator   
Jueves, 19 de Mayo de 2016 11:28

Noticia publicada en Diario Noticias de Gipuzkoa,el jueves día 19 de Mayo de 2016.

Gernika Batailoiko 24 kide irundar omenduko dituzte bihar

 

Lore-eskaintza egingo da 18.30etan eta 19.30ean, dokumentala ikusi ahalko da Amaian
XABIER SAGARZAZU - 2016(e)ko maiatzaren 19a, osteguna - 06:15etan eguneratua
Francisco Pérez Luzarreta eta Gorka Álvarez, atzo Oiasson.
Francisco Pérez Luzarreta eta Gorka Álvarez, atzo Oiasson.

IRUN
- Cinema Paradiso zineklubak bere Bertakoak zikloaren baitanBatallón Gernika. Esperanza de Libertad (1945-2015) dokumentalaren emanaldia programatu duela aprobetxatuz, II. Mundu Gerran faxismoaren aurka borrokatu zen euskal unitate honen kide izan ziren 24 irundarri omenaldia egingo zaie bihar, Foro Irun Hogeitabat Kultur Elkarteak antolatuta.
MEREZITAKOA “Gernika Batailoiak irundar bat zuen buru, Kepa Ordoki, eta dokumentala Irunera zetorrela aprobetxatuz egindako ikerketetan, jakin dute “beste 23 irundar ere izan zirela unitate honetako kide; batailoiaren %8a ziren irundarrak eta egin zuten lanagatik omenaldia” merezi zutela esan du Gorka Álvarezek, Foro Irun Hogeitabateko presidenteak, atzo Oiasso museoan biharko ekitaldira begira egindako aurkezpenean.
Honela, bihar 18.30ean, Irungo Gernikako Arbola plazatxoan, zuhaitz historikoaren kimuetako bat landatuta dagoen lekuan, “omenaldia egingo zaie Gernika Bataloian parte hartu zuten 24 irundarrei”. Han izango dira bai Francisco Pérez Luzarreta, 94 urteko irundarra eta bizirik dirauten Gernika Bataloiko bi kideetako bat, bai azken aste hauetan egindako deialdiaren ondorioz aurkitu ahal izan dituzten “batailoikide irundarretako zenbaiten senideak; horien artean, Kepa Ordoki komandante izan zutenaren alaba”, azaldu zuen Gorka Álvarezek.
Omenaldian txistularien eta Nabartenea abesbatzaren musika izango da, Aurreskua dantzatuko da, lore-eskaintza egingo dute eta “behin-behineko plaka bat jarriko da, 24 irundar hauen izenak eta askatasunaren alde egin zuten borroka gogoratuz”, esan zuen Foro Irun Hogeitabateko presidenteak.
Omenaldia pasata, elkarte honek “Irungo Udalari behin-betiko plaka bat jartzeko eskaria” luzatuko diola iragarri zuen Gorka Álvarezek.
Gernikako Arbola plazatxoko ekitaldiaren ostean, 19.30ean egingo da dokumentalaren emanaldia Amaian. Honen sarrera modura, aurkezpena egingo du Franck Dolosor kazetari eta film honen gidoilariak, eta Francisco Pérez Luzarretarekin solasaldi txiki bat egingo du.
ILUSIO HAUNDIZ Omenaldiaren aurkezpenean izan zen atzo Pérez Luzarreta bera. Borrokalari antifaxista beteranoa “ilusio haundiz” azaldu zen “hainbeste urteren ondoren etorriko den omenaldi honekin” eta gogoan izan zituen Gernika Bataloiko kide eta lagunak.
“Faxismoa borrokatu genuen ez mendeku gogoagatik, Europa osoaren askatasuna jokoan zegoelako baizik”, esan zuen irundarrak
.