Larunbatean Txingudi-Zarautz lagunarteko 'bertso-desafioa' izango da Irunen |
|
Escrito por Administrator
|
Miércoles, 07 de Diciembre de 2016 09:43 |
Noticia publicada en Diario Vasco sección Bidasoa,el miércoles día 7 de Diciembre de 2016.
Larunbatean Txingudi-Zarautz lagunarteko 'bertso-desafioa' izango da Irunen
7 diciembre 201600:48
Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak larunbat honetan, abenduak 10, Txingudi-Zarautz lagunarteko 'bertso-desafioa' antolatuko du. Ekimen hau buru-tzeko bertso-bazkari formatua aukeratu da, Peña kaleko Erlaitz Mendi Elkartean ospatuko dena 14:00etatik aurrera.
Zarauztik Aitor Urbieta, Beñat Jauregi 'Fede' eta Markel Eizagirre ariko dira bertsotan, eta Txinguditik, aldiz, Gotzon Aizpiolea, Andoni Zelaia eta Aitor Errazkin. Gai jartzaile lanetan Adrian Arruti ariko da.
Bertso-bazkarira joan nahi duenak Irunabarrekin harremanetan jarri behar du. Txartel bakoi-tzak 15 euro balio du. Hauek lor-tzeko, 690 065 826 edo 669 366 589 telefono zenbakietara deitu edo
Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla
helbidera idatzi behar da.
|