Eskola jazarpenari buruz hausnarketa proposatzen du Tanttakaren 'Soka'-k Imprimir
Escrito por Administrator   
Viernes, 02 de Febrero de 2018 10:31

Noticia publicada en Diario Vasco,el viernes día 2 de Febrero de 2018.

Eskola jazarpenari buruz hausnarketa proposatzen du Tanttakaren 'Soka'-k

Aktore bakarra. Iñaki Rikarte gasteiztarra antzezlanean./
Aktore bakarra. Iñaki Rikarte gasteiztarra antzezlanean. 

BIHAR AMAIAN ANTZEZTEN DEN LAN HONEK GIMNASIOKO SOKATIK URKATUTA AGERTZEN DEN 11 URTEKO MUTIL BATEN HERIOTZA DU ABIAPUNTU

IÑIGO MORONDOIRUN.Viernes, 2 febrero 2018, 08:28
«Egon daiteken irudirik beldurgarrienarekin hasiko gara». Horrela dio Mikel Gurrea zinemalariak bere antzezlanari buruz. Eta horrela da. Soinketako irakasle batek 11 urteko mutiko baten gorpua aurki-tzen du, gimnasioko sokatik urkatuta. Modu honetan hasten da 'Soka'. «Irudi iluna, ankerra, ulertezina», aitortzen du Gurreak. «Nondik datorren nik neuk ere ez dakit. Haur-tzaroan pilatutako beldur askoren puztea izan daiteke, edo eta heldu bezala albisteetan irakurritakoen kezka nahasia».
Irudi latza eta abiapuntu ikaragarria. Soka horretatik tira egin nahi zuen idazleak kulpa eta erantzunkizunaren zirrikitu estuan murgiltzeko eta Igor, soinketako irakaslea, bidailagun bakar bezala hartu zuen. «Ez santu, ez deabru, ez heroi eta ez gaizkile, hortxe tartean dagoen pertsona». Eta hor doaz biak, «erruaren bila, erruan barrena, errua beraren balio eskasa aztertzeko. Erruak izen abizenak ditu, konkretua da, artxibatu eta kajoi batean sartu daiteke. Errua eduki daitekeen zerbait dela esaten digu hizkuntzak berak. Erruduna bilatzen dugu beti eta, behin topatuta, lasai, zerraldo egiten dugu lo. Aldiz, erantzukizuna amorfoa da», dio Gurreak. «Denok harrapatzen gaitu eta ez digu uzten atseden hartzen». Errua eta erantzukizunaren arteko muga horretan, hortxe kokatu zuen autoreak bere istorio hau. Jakin dezan ikuslegoak erantzuna ematea ez dela idazlearen misioa kasu honetan, ezta ondoriorik plazaratzea; «gogoeta egitea besterik ez da». Baina gogoeta horrek badu, bere abiapuntuan, testuinguru zehataza. «Eskolan jazarpena sufritu eta jasaten dutenak, haien senideak eta horri aurre egiteko lanean diharduten guztiak hartu nahi izan ditut gogoan».


Antzezlana
'Soka', Mikel Gurreak idatzita, eskola jazarpenaren buruz hausnarketa burutzen du. Orain dela urtebete estreinatu zen Victoria Eugenia antzokian.
Saioa
Amaia Kultur Zentroan eskainiko da bihar 20.00retan. Sarrerak 7,55 eurotan daude salgai ohiko lekuetan.

Donostia 2016ren eskutik
Kasualitateak kasualitate, atzo bertan bere estreinutik lehen urtea bete zuen 'Soka'-k. Lehen saio hura doakoa izan zen Victoria Eugenia an-tzokian eta Tanttaka taldeak ekoiztua Donostia2016ren inguruan burutu zen 'Antzerkigintza berriak' programaren eskutik.
Tanttakak hasieratik bi pertsona jarri zituen lan hau jendeartera-tzeko zereginaren buru. Alde batetik, zuzendari, Fernando Bernués, antzerki munduan luze eta ondo aritua baina, ziurrenik, zineman ('Kutsidazu bidea, Ixabel', besteak beste) eta telebistan ('Mi querido Klikowsky', esaterako) egindako lanengatik ezagunagoa. Bernués bera izan da eszenatokia diseinatu duena. Bestetik, interprete bakarra, Iñaki Rikarte gazteiztarra. Pantaila handia eta txikian, bietan du eskarmentua, nahiz eta taula gainean eman duen denbora gehien. Honakoan Igor irakaslea antzezten du, lan handia eta, gainera, ez bakarra, izan ere istorioan parte hartzen duten zenbait pertsonaren ahotsa ikuslegoari ekartzen baitio.
Bihar daude deituak gertaeraren lekuko izan nahi dutenak. 20.00retan, Amaia Kultur Zentroan, 7,55 euroren truke.