Zuhatzako udalekuetan aritzeko begiraleen bila Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 07 de Febrero de 2018 11:46

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el martes día 6 de Febrero de 2018.

Zuhatzako udalekuetan aritzeko

begiraleen bila

Otsailaren 12a baino lehen elkartearekin harremanetan
jarri beharra dago, hautaketa prozesua otsailan bertan
egingo dutelako
19
0
Begiraleak sarituak izango dira eta Zuhatzako uharteko egonaldiak ez die deus kostatuko. / Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea
Azken 14 urteetan bezala, Zuhatzako udalekuak antolatzen hasi da Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea. Eta haietan aritzeko begiraleen hautaketa prozesua abiatuko du, otsailaren 16an eta 17an, aurrez-aurreko bilera/elkarrizketen bitartez.
Udan 8-11 eta 12-15 urte bitarteko haur eta gazteen txandatan aritzeko izanik, urtero bezala, 18 urtetik gorako gazte euskaldun orori luzatzen diete gonbidapena. Betebeharreko baldintza bakarra euskalduna izan eta gazteen arteko harremanak euskaraz sustatzeko gogoa edukitzea baita. Izan ere, formakuntza elkarteak emango die udalekuen aurretik, udaberri hasieran Goizuetan egingo den elkarbizitza asteburu batetan.
Hortaz gain, begiraleak sarituak izango dira eta Zuhatzako uharteko egonaldiak ez die deus kostatuko. Gainera, unibertsitate ikasketak egiten dituztenen kasuan, praktika gisa kredituak eskuratzeko aukera ematen die udalekuetan parte hartzeak. Interesa duen orok, otsailaren 12a baino lehen jarri beharko du Betti Gotti elkartearekin harremanetan Esta dirección electrónica esta protegida contra spam bots. Necesita activar JavaScript para visualizarla posta elektronikora idatziaz, edota telefono honetara deituz: 609 89 08 30.