Bioterra Azoka motorrak berotzen hasi da |
Administrator-k idatzia |
Asteartea, 2018(e)ko otsaila(r)en 13-(e)an 11:44etan |
Euskaratzeko lanean ari gara. Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el lunes día 12 de Febrero de 2018. BIOTERRA AZOKA MOTORRAK BEROTZEN HASI DADatorren ekainaren 1etik 3ra bitarte, Bioterra azoka ekologikoaren hamabosgarren edizioa egingo dute Irungo Ficoba erakustazokan. Produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren inguruko feria da, eta iazko arrakasta ikusirik, aurtengo edizioa aurreratu nahi izan dute.
Horretarako, hilaren 24an, kosmetika ekologikoaren osagai eta formulei buruzko jardunaldi berezia antolatu dute, ‘Kosmetika ekologikoari buruzko ezagutza aurreratuen ikastaro profesionala’ titulupean izendatu dute ikastaroa. Bertan, jatorri ekologikoko kosmetologiaren oinarriak aztertuko dituzte, besteak beste. Ikastaroa Nasei-en sortzaile eta bio estetizista Celia eta Lorena Ortizek gidatuko dute. Bestalde, Anna Esteve nutrizionista eta erizainak ere parte hartuko du.
Ondorengoa da, hilaren 24rako antolatu duten egitaraua:
Ikastarorako, plaza mugatuak izango direla jakinarazi dute Ficobatik. Pertsona bakoitzeko 75 euro ordaindu beharko dute partaideek.
|