Laburbira zirkuitoa martxoaren 15ean iritsiko da Amaiara Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2018(e)ko otsaila(r)en 28-(e)an 11:42etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco,el miércoles día 28 de Febrero de 2018.

Laburbira zirkuitoa martxoaren 15ean iritsiko da Amaiara

Miércoles, 28 febrero 2018, 01:58
Aurtengo Euskararen Hilabetearen berrikuntza nagusia da eta hiritar guztiak gonbidatuak daude bertan parte hartzera: Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua Irunera iritsiko da martxoaren 15ean. Emanaldia Amaia Kultur Zentroan eskainiko da 19:30ean eta sarrera dohainik izango da. Zortzi film labur proiektatuko dira: 'Ilunpetan' (Koldo Carranza), 'Night shift' (Izaskun Arandia), 'Higadurak' (Amaia Otaola eta Oihane Zunzunegi), 'Ejecutor' (Javi Arriaga), 'Tazan' (UDA Films), 'Areka' (Atxur Taldea), 'Kreba' (Oier Fuentes) eta 'Zulo' (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga). «Jende gazteak egindako laburmetraiak dira», azaldu zuen Arantxa Zuletek. Guztira, emanaldiaren iraupena 77 minutukoa izango da. Gainera, proiekzio denak amaitzerakoan, Itxaso Navarro Atxur Taldeko kidearekin solasaldi bat egingo da.