LANNAHI programaren hirugarren txanda abian da Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2018(e)ko martxoa(r)en 07-(e)an 13:19etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el martes día 6 de Marzo de 2018.

LANNAHI programaren hirugarren

txanda abian da

Programan izena eman nahi dutenek martxoaren 13ra arte dute aukera
23
0
Irungo Udala. / Oihana Sánchez
LANNAHI programaren hirugarren txanda abian jarri du Irungo Udaleko Euskara arloak. Langabezia egoeran dauden pertsonei begirakoa da programa eta haren bitartez euskara debalde ikasteko aukera ematen zaie. Hirugarren txandako ikastaroa apirilaren 9an hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da.
Udalak programa honen bost txanda eskainiko ditu 2017-2018 ikasturtean: 3 ikasturtean zehar eta 2 udan. Ikasturtean zehar goizeko txandetan izena ematen dutenek lau orduz arituko dira euskara ikasten eta arratsaldeko txandetan, aldiz, hiru orduz. Udan, ordea, lau ordu eta laurden arituko dira goizez.
LANNAHI programan izena eman nahi dutenek izen-ematea internetez egin beharko dute 3. txandarako, martxoaren 3tik 13rako epean, SAC24h zerbitzuaren bitartez Irun Txartela edo beste ziurtagiri digital batzuk erabiliz (NAN elektronikoa, Izenpe txartela..) eta hori ezinezkoa bazaie HAZeko autozerbitzu terminaletan egunero 8:00etatik 22:00etara egin ahalko dute matrikula.
Eskaria internetez egiteaz gain, mailaketa proba egin behar da, Udal Euskaltegian ari direnen edo aurreko ikastaroan aritu direnen kasuan izan ezik. Mailaketa proba egiteko 943 50 52 73 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko.
Mónica Martinez Euskara ordezkariak LANNAHI programaren balorazio positiboa egiten du. “Hasieran egunero hiru-lau orduko erritmoa gogorra bada ere, berehala konturatzen zara egundoko aurrerapena egiten ari zarela eta euskara gutxi jakitetik hilabete gutxiren bueltan nahikoa ondo hitz egiteko gai zarela”.