Hirugarrenez Jarraian, LANNAHI programa martxan da Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko martxoa(r)en 08-(e)an 11:51etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 6 de Marzo de 2018.


HIRUGARRENEZ JARRAIAN, LANNAHI PROGRAMA MARTXAN DA

udal.euskaltegia
Udal euskaltegian egingo dituzte saioak.
Irungo Udal Euskara Arloak abian jarri berri du Lannahi programaren hirugarren edizioa. Langabezia egoeran dauden pertsonei bideratutako programa da, euskara doan ikasteko aukera eskaintzen duena.
Hilaren 13ra bitarte, HAZ bulegoan, Irun Txartela edota ziurtagiri digitalen bitartez, izen emateko epea zabalik izango da. Bestalde, mailaketa proba egin beharko dute interesdun guztiek. Horretarako, 943 50 52 73 telefono zenbakira deitu beharko dute. Hirugarren txanda apirilaren 9an hasiko dute eta ekainaren 21era bitarte egingo dute.
Guztira, bost txanda ezberdin egingo dituzte, hiru ikasturtean zehar eta bi udaran. Goizeko ikastaroak lau ordukoak izango dira; arratsaldekoak berriz, hiru ordukoak.