Laburbira zirkuitu ibiltariak zortzi film labur eskainiko ditu bihar Amaian Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Asteazkena, 2018(e)ko martxoa(r)en 14-(e)an 10:06etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Diario Vasco,el miércoles día 14 de Marzo de 2018.

Laburbira zirkuitu ibiltariak zortzi film labur eskainiko ditu bihar Amaian

M.A.I. IRUN.Miércoles, 14 marzo 2018, 08:17
Euskararen Hilabetea ospatzen da martxoan Irunen, eta Euskara Udal arloak antolatu duen programaren barne dauden zenbait ekintza burutuko dira aste honetan.
Bihar, osteguna, Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua iritsiko da Amaia Kultur Zentrora. Zirkuitu ibiltari honek hamabost urte beteko ditu aurten, bi helbururi eutsiz: euskarazko sortzaileen kalitatezko lana ezagutaraztea, ekoizteko jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei hemen eta euskaraz sortutako film freskoez gozaraztea. Helburu hauek bat datozenez Irungo Udal Euskara arloak antolatzen duen Euskararen Hilabetearekin, elkarlanean antolatu dute Udalak eta Topaguneak Laburbira Irunen lehenengo aldiz.
Biharko saioan gai dezberdinak jorratzen dituzten zortzi film labur ikusi ahal izango dira: 'Ilunpetan' (Koldo Carranza), 'Night Shift' (Izaskun Arandia), 'Higadurak' (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola), 'Ejecutor' (Javi Arriaga), 'Tazan' (UDA films), 'Areka' (Atxur animazio taldea), ' Kreba' ( Oier Fuentes) eta 'Zulo' (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga). Proiekzioak 19:30ean hasiko dira, doako sarrerarekin. Film labur hauek proiektatzeaz gain, ekintzaren barne zuzendari batekin solasaldia ospatuko da, Itxaso Navarro 'Areka' film laburraren zuzendariarekin hain zuzen ere.

Bi Mintzodromo gazte

Honez gain, aste honetan eta Euskararen hilabetearen barne ere, bi Mintzodromo gazte burutuko dira, bihar osteguna eta ostiralean. Beste edizioetan bezala, Mendibil Merkataritza Guneko kafetegietan burutuko dira solasaldiak, goizez. Bertan, Irungo eskoletako 263 gaztek parte hartuko dute.