Laburbira sentsazioz josita dator Irunera Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 14 de Marzo de 2018 10:57

Noticia publicada en Conecta Bidasoa,el martes día 13 d Marzo de 2018.

Laburbira sentsazioz josita dator Irunera

Euskaltzaleen Topaguneak kudeatzen duen Laburbira zirkuitu ibiltariak hamabost urte beteko ditu aurten
0
21
Euskararen Hilabetearen programazioaren barruan Irungo Udalak eta Topaguneak Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua antolatu dute Irunen 2018ko martxoaren 15erako, Amaia Kultur Zentroan 19:30etan eta doako sarrerakin. XV. Laburbira 8 film berezirekin dator aurten ere.
Euskaltzaleen Topaguneak kudeatzen duen Laburbira zirkuitu ibiltariak hamabost urte beteko ditu aurten, bi helbururi eutsiz: euskarazko sortzaileen kalitatezko lana ezagutaraztea, ekoizteko jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei hemen eta euskaraz sortutako film freskoez gozaraztea (gehienez zirkuitua ospatu baino 2 urte lehenago egindakoak izaten dira).
Helburu hauek bat datozenez Irungo Udal Euskara arloak antolatzen duen Euskararen Hilabetearekin elkarlanean antolatu dute udalak eta Topaguneak Laburbira Irunen.
Sentsazioz jositako filmak
Hamabosgarren edizioa 8 film laburrekin dator, bat ezik (Zulo) beste guztiak 2017an sortutakoak dira. Guztien artean ordu eta laurdeneko emanaldi bat osotzen dute.
Nabarmentzekoa da 20-25 urteren bueltako gazteek egindako filmak ugaritzen ari direla Laburbiran. Kameratoiko lehen saria irabazten duen lana zuzenean sartzen da Laburbira zirkuituan (aurten Tazan lana). Halaber, Higadurak lana 2017ko Kameratoia rallyan parte hartu zuen film labur bat da, 48 ordutan egindakoa; beraien kabuz bidali zuten lana Laburbirako aukeraketarako eta zirkuiturako aukeratu zuen epaimahaiak.
Aurtengo filmak elkarren arras desberdinak dira bai estilo aldetik, bai mezu aldetik: umorea, intriga, kritika, gure historiari begirada, kulturaren eta hizkuntzaren transmisioari keinua izango dira, besteak beste, ordu eta laurdenean publikoari hamaika sentsazio piztuko diotenak. Hona hemen, XV. Laburbiran proiektatuko diren 8 lanak:
– Ilunpetan (Koldo Carranza)
– Night Shift (Izaskun Arandia)
– Higadurak (Oihane Zunzunegi eta Amaia Otaola)
– Ejecutor (Javi Arriaga)
– Tazan (UDA films)
– Areka (Atxur animazio taldea)
– Kreba ( Oier Fuentes)
– Zulo (Erika Olaizola eta Amancay Gaztañaga)
Zuzendariekin bertatik bertara
Film laburrak proiektatzeaz gain, zuzendari batekin solasaldia izango da, Itxaso Navarro, Areka film laburraren zuzendariarekin hain zuzen ere. Horrela, bere lana publikoari zuzen zuzenean azalduko die, eta ikusleek ere, zuzendariarekin patxadan hitz egin ahalko dute, etxeko sofan baleude bezala.