Ostegunean emango dituzte Asun Casasola III. Ipuin Lehiaketaren Sariak Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 14 de Marzo de 2018 11:07

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 13 de Marzo de 2018.

OSTEGUNEAN EMANGO DITUZTE ASUN CASASOLA III. IPUIN LEHIAKETAREN SARIAK

II. Asun Casasola sarien banaketa, Urdanibia plazan, 2016ko martxoan.
Ainara Elizondo hondarribiarra eta Juan de Molina (Ubrique, Cadiz, Espainia) helduen kategorian, eta Aitor Agesta (Zubieta, Nafarroa) eta Ines Rodriguez (Fuensalida, Toledo, Espainia) gazteen kategorian dira Asun Casasola III. Ipuin Lehiaketaren irabazleak. Ostegunean (hilaren 15ean) emango dizkiete sariak, Irungo Kale Nagusian dagoen Brönte liburu dendaren parean 19:00etan hasiko den ekitaldian.
Orotara 253 lan bildu dituzte aurten, Ez da ez lelopean egin den lehiaketan. Berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea du helburu ipuin lehiaketak, eta epaimahaiko kideek baloratu dutena izan da indarkeria matxistaren aurkako borroka ikusmolde positibo batetik landu izana, ipuin bidez. Aurten, lehenengoz, gazteentzako lehiaketa ere egin dute.
Ipuin gehienak Gipuzkoatik eta Euskal Herritik iritsi dira. Kataluniako ordezkariek ere aurkeztu dituzte lanak, eta Espainiako Estatuko hainbat tokitatik ere iritsi dira, hala nola Algecirastik, Murtziatik, Galiziatik, Alacantetik, Zaragozatik edo Toledotik.
Ainara Elizondok Ez da ez! izenburuko lana aurkeztu du; Juan de Molinak, berriz, Quien esté libre de pecado…izenekoa. Gazteetan, Aitor Agestak ere Ez da ez titulatu du bere lana, Ines Rodriguezen sorkuntzak izenbururik ez zuen bitartean. Helduek 400 euroko saria jasoko dute, gazteek 150ekoa. Horrez gain Brönten baliatzeko 50 euroko bi bono emango dituzte.
Epaimahaiko kideakOspe eta eskarmentu handiko sortzaileak bildu dituzte Asun Casasola Ipuin Lehiaketaren antolatzaileek ipuinak irakurri, eta baloratzeko. Honakoak izan dira, atalez atal, epaimahaietako kideak:
  • Helduen kategorian, euskarazko lanen epaimahaia: Yurre Ugarte, Ana Iruretagoiena, Eider Rodriguez eta Idurre Eskisabel.
  • Helduen kategorian, gaztelaniazko lanen epaimahaia: Mertxe Tranche, Maialen Lehan eta Javier Gil.
  • Gazteen kategorian, euskarazko lanen epaimahaia: Itziar Gomez, Ainara Maia eta Martin Bidaurre.
  • Gazteen kategorian, gaztelaniazko lanen epaimahaia: Maite Bergara, Noelia Lorenzo eta Marijo Noain.
Última actualización el Miércoles, 14 de Marzo de 2018 11:08