180 Ikastaro baino gehiago, Azken Portu eta Artaleku Kiroldegietan Imprimir
Escrito por Administrator   
Miércoles, 09 de Mayo de 2018 10:19

Noticia publicada en Bidasoko Hitza, el martes día 8 de Mayo de 2018.

180 IKASTARO BAINO GEHIAGO, AZKEN PORTU ETA ARTALEKU KIROLDEGIETAN

Azken Portu
Azken Portu kiroldegiaren ataria.
Dagoeneko hiriko kiroldegiak udarako programa prestatzen hasi dira. 180 ikastaro baino gehiago antolatu dituzte, eta maiatzaren 22ra bitarte izena emateko aukera izango dute irundarrek.
Ekaina, uztaila, abuztua eta iraila bitartean, orotara, 182 ikastaro eskainiko dituzte: 109 igeriketa eta 73 aretokoak. Artaleku kiroldegiak 102 jarduera jasoko ditu; Azken Portuk berriz, 80. Guztira, 2.069 plaza eskainiko dituzte (Artalekun 922 eta Azken Portun 828). Jarduera horiez gain, aurten lehenengoz, hipokontrologia ikastaroa egingo dute.
Informazio gehiago, udaleko webgunean eskuragarri dago. Online bidez apuntatu nahi izanez gero, Irun Txartela erabili beharko dute interesdunek. Hilaren 23an ekingo diote aurretiko izen emateari eta 28an inskripzioak egiteko aukera izango da.