Kemenek bere 45. urteurrena San Juan plazan eta publikoki ospatuko du Imprimir
Escrito por Administrator   
Viernes, 11 de Mayo de 2018 09:31

Noticia publicada en Diario Vasco,el viernes día 11 de Mayo de 2018.

Kemenek bere 45. urteurrena San Juan plazan eta publikoki ospatuko du

M.A.I. IRUN.Viernes, 11 mayo 2018, 09:02
1973an Irunen sendotze lanetan zebilen ikastolaren proiektuari lotuta jaio zen Kemen Dantza Taldea. Guraso multzo txiki batek erein zuen haziatik emborra sendo eta sustraiak sakon dituen taldea garatu da.
Gaur egun, 45 urte luzeren buruan, Kemen Dantza Taldeak 360 lagunek osatzen dute eta Adaxka Dantza Eskolan, taldearen harrobia, 4 eta 16 urte bitarteko 300 bat haur eta gaztetxo daude ere. Ia bost hamarkada hauetan guztira zenbat irundarrek eta hondarribitarrek Kemenekin dantza egin duten kalkulatzea ez da erraza; guztiak igande honetan urteurrena ospatzeko deitu den saio berezira deituak daude, bederen.
Azken asteotan horietako asko bildu dira hainbat ensaiotan. Igandeko ekitaldia askotan taldearen ekitaldien testigu izan den San Juan plazan dago deitua, eguerdiko 12.00etan. Ordu betekoa izango da, gutxi gora behera, baina ez da ohiko modukoa izango. Generazio ezberdinetako Kemeneko dantzariek bilduko dira, baina ez oholtza gaineko itxura duen saio bat egiteko. Parte hartzea bultzatu nahi da ospakizuna borobiltzeko eta, hori buruan, plazako zorua erabili nahi da erromeria kutsua izango duen ekimen berezia eskaintzeko. Bertan, 45 urte hauetan zehar taldeak ete bere kideek landu dituzten dantzen errepaso egiteko asmoa dago, taldearen historia bisitatzeko modurik onena.
Honekin guztiarekin egin nahi du Kemenek bere 45. urtebetetzea, irundarrak ere lagun. Horiek horrela, igandeko deialdia publikoa eta irekia da, dantzatzeko, gozatzeko eta ospatzeko.