Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako haurrak batuko ditu kirolak Inprimatu
Administrator-k idatzia   
Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 17-(e)an 11:44etan
Euskaratzeko lanean ari gara.

Noticia publicada en Angula Berria.info,el miércoles día 16 de Mayo de 2018.

Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako haurrak batuko ditu kirolak

16 / Mai / 2018
Maiatzaren 23an 15:00etatik 19:00etara izango da Kirolaren Festa Ficoban, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako 8 eta 12 urte arteko haurrei zuzenduta. Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalek antolatu dute jarduera, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez.

Mugaz gaindiko integraziorako eta hizkuntza elkar-trukerako ekimena da. Hau da, hiru hirietako haurrek elkar ezagutzeko, hizkuntza ezberdinak hitz egiteko aukera edukiko dute, azken finean, mugak ezabatuz. 

Aurreko edizioetan, kirol jardueretan zebiltzan 8 eta 10 urte arteko neska-mutilentzako ekimena zen, aurten, ordea, deialdi zabalagoa egin da, 8 eta 12 urte arteko edonork edukiko baitu parte hartzeko aukera. Normalean kirolik egiten ez duten neska-mutilak animatzeko asmoz hartutako neurria da.

Jarduera ezberdinak egongo dira, jolas parte hartzaileak, gaztelu puzgarriak, marrazketa etab. Gainera, kirol tailer ezberdinak egongo dira: txirrindularitza, futbola, mahai tenisa, xakea... Askaria eskainiko zaie haurrei, eta zozketa ezberdinak egingo dira, opari handiekin.

Gainera, klubek inplikazio berezia izan dute aurten, eta eliteko kirolariak gerturatuko dira, kirol bakoitzeko tailer zehatzak egingo dituzte eta zozketak egongo dira, arroparekin eta kirol materialarekin. 

Izen-emateak
Maiatzaren 21era arte egin daitezke izen-emateak, ekimena baino bi egun lehenago partzuergoaren web gunean, www.irunhondarribiahendaye.com. Eskola kirolean ari diren neska-mutilek monitoreen bidez izena eman ahal izango dute. 

15.edizioa
Kirolaren festaren hamabosgarren edizioa izango da. Parte hartze handia eduki du urtero Ficoban, 2014az geroztik. Azken edizioan, hiru hirietako 375 ikaslek parte hartu zuten. Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak balorazio baikorra egin du, kirol elkarteen eta ikastetxeen arteko kolaborazioagatik, batez ere.

Kirolaren Festan, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako udalez gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu du, eta Ficobak instalazioak jarri ditu ekimena aurrera eraman ahal izateko. Elkarteez eta ikastetxeez gainera, Diario Vascok, Bizi Bici jarduerekin, Alcampok eta Decathlonek lagundu dute.